Langileen lan baldintzen gainekoak erabakiko dituzte biharko udalbatzarrera
Udalak udalbatzarraren osoko bilkura deitu du biharko, ezohikoa eta legegintzaldi honetako azkena. 19:30etik aurrera bilduko dira hautetsiak Biltzar Areto Nagusian, gai zerrendan ageri diren sei gairen gainekoak erabakitzeko. Lezoko Udal langileen lan ...
Udalak udalbatzarraren osoko bilkura deitu du biharko, ezohikoa eta legegintzaldi honetako azkena. 19:30etik aurrera bilduko dira hautetsiak Biltzar Areto Nagusian, gai zerrendan ageri diren sei gairen gainekoak erabakitzeko.
Lezoko Udal langileen lan baldintzen gaineko akordioa eta hitzarmena botatuko dute lehenik. 2010/2011 ikasturteari dagozkion lan baldintzak dira erabakitzeko dituztenak.
Altamirako aparkaldi mugatua, aldaketak
Horrez gain, bi ordenantzetan aldaketak egin ahal izateko proposamena egingo du Gobernu Taldeak. Batetik, Altamirako auzoan aparkaldi mugatua arautzen duen Ordenantza, eta bestetik, Ordenantza fiskalak aldatzeko diktamena, zehazki Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekuei dagokien atalean.
Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zentralari atxikitzeko diktamenari buruzkoak erabakiko dituzte.
Azkenik, euskararen mahai sektorialaren antolaketa eta funtzionamendurako araudia da bihar bozkatuko duten beste gaia.

