Jon Ander Urkizuren askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu dute
Parot doktrina ezarri zioten 2007an preso sanpedrotarrari; aurten 25 urte egingo ditu kartzelan. Jon kalera orain lelopean Jon Ander Urkizu presoaren lagunek eta senitartekoek elkarretaratzea deitu dute larunbata eguerdirako San Pedron. 12:00etan izango da elkarretaratzea, Dorrean. 1986. urteko irailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak. Aurten 25 urte egingo ditu preso sanpedrotarrak. Urte hauetan guztietan Espainiako estatuko hamika kartzela ezagutu ditu: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera eta lehengo astera arte, Alcazar de San Juanen izan da. Ostiralaz geroztik, ordea, ez da presoaren berririk. Lekualdatu behar dutela esan diete senideei, baina atzo ez zuten oraindik presoaren berririk. Bizi arteko zigorreren kontra Parot Doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu zioten Jon Ander Urkizuri 2007an. Modu horretan ezarri daitekeen kartzela zigorrik handiena ezarri zioten, kondena 30 urtera arte luzatuz eta ordura arte pilatuta zituen erredentzioak bertan behera utziz. 2000. urterako zigorraren hiru laurdenak beteta zituen Urkizuk. Parot Doktrina ezarrita, aldiz, 2.016 urteko irailaren 10era arte luzatu diote zigorra. «Jonen lagunak, bizilagunak eta senideak ditxosozko kondena honen aplikazio dakarren bizi osorako zigorra irmoki salatu nahi dugu. Espainiako [...]
Parot doktrina ezarri zioten 2007an preso sanpedrotarrari; aurten 25 urte egingo ditu kartzelan.
Jon kalera orain lelopean Jon Ander Urkizu presoaren lagunek eta senitartekoek elkarretaratzea deitu dute larunbata eguerdirako San Pedron. 12:00etan izango da elkarretaratzea, Dorrean.
1986. urteko irailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak.
Aurten 25 urte egingo ditu preso sanpedrotarrak. Urte hauetan guztietan Espainiako estatuko hamika kartzela ezagutu ditu: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera eta lehengo astera arte, Alcazar de San Juanen izan da. Ostiralaz geroztik, ordea, ez da presoaren berririk. Lekualdatu behar dutela esan diete senideei, baina atzo ez zuten oraindik presoaren berririk.
Bizi arteko zigorreren kontra
Parot Doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu zioten Jon Ander Urkizuri 2007an. Modu horretan ezarri daitekeen kartzela zigorrik handiena ezarri zioten, kondena 30 urtera arte luzatuz eta ordura arte pilatuta zituen erredentzioak bertan behera utziz. 2000. urterako zigorraren hiru laurdenak beteta zituen Urkizuk. Parot Doktrina ezarrita, aldiz, 2.016 urteko irailaren 10era arte luzatu diote zigorra. «Jonen lagunak, bizilagunak eta senideak ditxosozko kondena honen aplikazio dakarren bizi osorako zigorra irmoki salatu nahi dugu. Espainiako estatuari, PSOE beraren buru delarik, lege honen indargabetzea, eta era berean Jon eta egoera berdinean dauden gainontzeko preso politikoen kaleratzea exijitzen diogu», esan zuten.
Konstituzionaleko epaile gehienak Parot doktrina baliogabetzearen aldekoak direla hedabideetara filtratu eta egun berean deitu dute Urkizuren senideek eta lagunek elkarretaratzea. Edonola ere, uzkur eta mesfidati agertu dira albistea baloratzean.


