Ikasturte bukaerako bertso saioa, bihar
Bihar, 17:15ean hasiko da Madalensoro pilotalekuan Haurtzaro Bertso Eskolako, Elizalde Bertso Eskolako, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleen ikasturte bukaerako bertso saioa. Taldeko eta banaka, ikasturtean zehar landu dituzten ber...
Bihar, 17:15ean hasiko da Madalensoro pilotalekuan Haurtzaro Bertso Eskolako, Elizalde Bertso Eskolako, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleen ikasturte bukaerako bertso saioa. Taldeko eta banaka, ikasturtean zehar landu dituzten bertso sortak eskainiko dituzte.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barnean, ahozkotasuna lantzeko ekimena da saioa, baita ikastetxeetan bertsolaritza lantzea ere. Udaletik gogorarazi dutenez, bertsolaritzak hizkuntza normalizazioan lagun dezake, “haurren eta gazteen aurrean ospea emateko eta erabiltzeko motibazio pizgarria izan litekeelako”.

