Don Boscok Alemaniako auto lasterketa batean parte hartuko du
Aurten 26.enez Shell Eco Marathon deitzen den lasterketa egingo dute Lausitzen (Alemania). Lasterketa horren helburua da auto batekin ahalik eta kilometro gehien egitea ahalik eta erregai gutxien gastatuz. Zenbat eta errendimendu handiagoa atera, hobeto. Hain zuzen, Errenteria ordezkatuta egongo da, Don Bosco institutuak parte hartuko baitu auto batekin. Institutuarekin batera, Tknika berrikuntza zentroak bultzatu du proiektua, eta Udalaren ere laguntza izan dute. Teknikariek eta pilotuek osatutako bost pertsonako taldetxoa datorren astean irtengo da Alemaniara bidean: Julen Antero, Alexander Garcia, Roberto Navarrete, Aitor Moro eta Odei Garzon. Autoa, berriz, bihar bertan dira eramatekoak. Azken hilabeteotan klase orduetatik kanpo autoan egon dira lanean Don Boscoko ikasle eta irakasleek osatutako talde bat. Zehazki, Iñaki Retegi, Zigor Belokik, Beñat Oiartzabal eta Josema Cuerdo izan dira parte hartu duten irakasleak. Iaz auto bera eraman zuten ere Lausitzera, eta 229 kilometro egitea lortu zuten litro bat erregai soilik erabilita. Orain, baina, hobekuntzak egin dizkiote ibilgailuari, eta aldaketa nabarmenena motorrak izan du. Izan ere, orain, etanol erregaia erabiliko du. Horrekin gutxienez, 500 kilometro egitea da helburua Retegi taldeko kideak azaldu duenez, nahiz eta azaldu duen marka 4.000 kilometrotan dagoela. Lasterketan, gainera, baldintza nagusi bat bete beharko dute: 30 kilometro orduko abiaduratik ez jaistea. Lehia, hilaren 24an Lasterketa [...]
Aurten 26.enez Shell Eco Marathon deitzen den lasterketa egingo dute Lausitzen (Alemania). Lasterketa horren helburua da auto batekin ahalik eta kilometro gehien egitea ahalik eta erregai gutxien gastatuz. Zenbat eta errendimendu handiagoa atera, hobeto. Hain zuzen, Errenteria ordezkatuta egongo da, Don Bosco institutuak parte hartuko baitu auto batekin. Institutuarekin batera, Tknika berrikuntza zentroak bultzatu du proiektua, eta Udalaren ere laguntza izan dute.
Teknikariek eta pilotuek osatutako bost pertsonako taldetxoa datorren astean irtengo da Alemaniara bidean: Julen Antero, Alexander Garcia, Roberto Navarrete, Aitor Moro eta Odei Garzon. Autoa, berriz, bihar bertan dira eramatekoak.
Azken hilabeteotan klase orduetatik kanpo autoan egon dira lanean Don Boscoko ikasle eta irakasleek osatutako talde bat. Zehazki, Iñaki Retegi, Zigor Belokik, Beñat Oiartzabal eta Josema Cuerdo izan dira parte hartu duten irakasleak. Iaz auto bera eraman zuten ere Lausitzera, eta 229 kilometro egitea lortu zuten litro bat erregai soilik erabilita.
Orain, baina, hobekuntzak egin dizkiote ibilgailuari, eta aldaketa nabarmenena motorrak izan du. Izan ere, orain, etanol erregaia erabiliko du. Horrekin gutxienez, 500 kilometro egitea da helburua Retegi taldeko kideak azaldu duenez, nahiz eta azaldu duen marka 4.000 kilometrotan dagoela. Lasterketan, gainera, baldintza nagusi bat bete beharko dute: 30 kilometro orduko abiaduratik ez jaistea.
Lehia, hilaren 24an
Lasterketa hilaren 24an izango da, eta parte hartzaileak gogotsu azaldu dira lehiatzeko. Irakasleek nabarmendu dute proiektua ona dela ikasleentzat “oso maila errealean2 lan egiten dutelako.

