Bildu: programa
Bilduk, programa aurkezteko ekitaldia egin zuen ostiralean Doneztebe plazan. Dantzariak, bertsolariak eta musikariak izan ziren, hautagaiez gain, ekitaldia girotzen. Bestalde, hautagaiek, banan-banan aurkeztu zituzten herrirako datorren lau urteetarako dituzte proposamenak. Gizarte politikak Udalak eragile aktiboa izan behar du arlo honetan. Kontsumo taldeak sortzeko azpiegiturak eskaini. Jabari publikoko eremuen emakida administratiboak burutu. Baserrigintzarako egokiak diren herri lurrekin “lur bankua” egin. Balio erantsiko industria kualifikatuak erakartzeko baldintzak sortu. Oarsoaldea Garapen Agentziaren Plan Estrategia berritu. Oiartzungo komertzio txikien egoera larria gainditzeko neurriak aztertu eta bultzatu. Gizarte ongizatea Udal zerbitzuak indartu. Helduei zuzendutako zerbitzuak eta aisialdi eskaintzak egonkortu eta hobetu. Zerbitzuak gertu eduki nahi dituzten herriko zaharrenentzat, tipologia konpartituko pisu asistentzialak bultzatu. Gazte Izanak elkartearen egoitza egokitu. Gaixo psikikoen integrazioari begira, Arraztalo eta antzeko egitasmoak bultzatu. Etorkinekin batera, harrera protokolo bat eta neurriak adostu eta martxan jarri. Prebentzioan eragiten jarraitu. Emakumeen aurkako erasoen aurrean erantzun protokolo bat martxan jarri: telefono zenbaki bat, 24 orduko asistentzia, babes lekua… Lurralde antolaketa Azpiegitura erraldoiei aurrea egitea: errauste planta, LZPa (Donostialdeko Lurralde Zatikako Plana), plataforma logistikoa, bigarren saihesbidea… Herriaren eta eskualdearen etorkizuna zehazteko eztabaida prozesua zabaldu. Garapen orekatua lehenetsi. Etxebizitza Babestutako egitasmoak lehenetsi. Bereziki, alokairuzko etxebizitza sozialak. Herritarrek auzolanean garatutako proiektuak eta kooperatibak lagundu eta bultzatu. Etxebizitza hutsen [...]
Bilduk, programa aurkezteko ekitaldia egin zuen ostiralean Doneztebe plazan. Dantzariak, bertsolariak eta musikariak izan ziren, hautagaiez gain, ekitaldia girotzen.
Bestalde, hautagaiek, banan-banan aurkeztu zituzten herrirako datorren lau urteetarako dituzte proposamenak.
Gizarte politikak
- Udalak eragile aktiboa izan behar du arlo honetan.
- Kontsumo taldeak sortzeko azpiegiturak eskaini.
- Jabari publikoko eremuen emakida administratiboak burutu.
- Baserrigintzarako egokiak diren herri lurrekin “lur bankua” egin.
- Balio erantsiko industria kualifikatuak erakartzeko baldintzak sortu.
- Oarsoaldea Garapen Agentziaren Plan Estrategia berritu.
- Oiartzungo komertzio txikien egoera larria gainditzeko neurriak aztertu eta bultzatu.
Gizarte ongizatea
- Udal zerbitzuak indartu.
- Helduei zuzendutako zerbitzuak eta aisialdi eskaintzak egonkortu eta hobetu.
- Zerbitzuak gertu eduki nahi dituzten herriko zaharrenentzat, tipologia konpartituko pisu asistentzialak bultzatu.
- Gazte Izanak elkartearen egoitza egokitu.
- Gaixo psikikoen integrazioari begira, Arraztalo eta antzeko egitasmoak bultzatu.
- Etorkinekin batera, harrera protokolo bat eta neurriak adostu eta martxan jarri.
- Prebentzioan eragiten jarraitu.
- Emakumeen aurkako erasoen aurrean erantzun protokolo bat martxan jarri: telefono zenbaki bat, 24 orduko asistentzia, babes lekua…
Lurralde antolaketa
- Azpiegitura erraldoiei aurrea egitea: errauste planta, LZPa (Donostialdeko Lurralde Zatikako Plana), plataforma logistikoa, bigarren saihesbidea…
- Herriaren eta eskualdearen etorkizuna zehazteko eztabaida prozesua zabaldu.
- Garapen orekatua lehenetsi.
Etxebizitza
- Babestutako egitasmoak lehenetsi.
- Bereziki, alokairuzko etxebizitza sozialak.
- Herritarrek auzolanean garatutako proiektuak eta kooperatibak lagundu eta bultzatu.
- Etxebizitza hutsen gaia lantzeari lehentasuna eman. Baldintzak sortu, etxebizitza hutsak berrerabili ahal izateko.
- Udal ordenantzak moldatu, etxebizitza handiak zatitu ahal izateko.
Garraio publikoa
- Xorrola egokitzen eta hobetzen jarraitu.
- Garraio publikoaren sarea berrantolatu, topoaren geltoki eta azpiegitura berrien arabera.
- Donostiara zuzenean joateko autobus zerbitzua mantendu dezaten proposatu, Mendinetik barrena igarota.
Hondakinen kudeaketa
- Atez atekoari eutsi.
- Herritarren kontsumo ohiturak moldatzeko urratsak egiten jarraitu.
- Herritarrak kontzientziatzeko kanpainak egiten jarraitu.
- Talaiako garbigunea egungo beharretara egokitu.
Auzoak
Gurutze, Karrika eta Ergoien:
- Karrikako frontoia estaltzea.
- Oinezkoentzako espaloiak eta bidegorriak atondu, Gurutzen eta Karrikan bereziki.
- Taxi-busa egokitu, eta hiru auzoetarako zerbitzua hobetu.
- Fortalezako bidegurutzeari irtenbide berri bat eman.
- Ergoiengo zubia oinezkoentzako egokitu.
- Ergoiengo sarreran aparkalekua egin.
Altzibar eta Iturriotz:
- Santuseneko bidegurutzeari beste irtenbide bat ematea.
- Kaleberriko bus geltokiko bidegurutzeari irtenbidea ematea.
- Iturriozko zubia oinezkoentzako egokitzea.
- Araneder eta Ugaldetxo arteko errepidea oinezkoentzako egokitzea.
- Ibarren errepidea zeharkatzeko egokitzapenak egitea.
- Iturriozko frontoi ondoan zebrabide bat jartzea.
- Kadarsoren lekualdatzeari jarraipena egitea.
- Agerrealdeko aparkalekua zabaltzea.
- Iturriozko biziberritzea behin betiko bukatzea: barandak, argiak, farolak…
Arragua:
- Arraguako bigarren faseari irtenbide emateko erronkari eutsi.
- Lartzabal etxadiko bizilagunen beharrei erantzuteko aparkalekua atontzea.
- Topo geltokiaren ingurua egokitzea: bus geltokia, bizikletentzako aparkalekua…
- Ganboxa haurrentzako jolas parkea txukuntzea eta betelana egitea.
- Lanbarrengo zabalpen berriari, Lintziringo industrialdearen arau aldaketari eta Zinealdeako industrialdeari jarraipen zuzena egitea.
Ugaldetxo:
- Arau subsidiarioak gauzatu.
- Errepidea lekualdatu.
- Auzoko gune historikoa errekuperatu, oinezkoentzat.
- Aparkatzeko plaza berriak sortzea.
- Aisialdirako gune berriak eraikitzea.
- Auzotarrentzako lokala.
- Frontoia.
Elizalde:
- Komertzio txikiei bultzada ematen hastea.
- Ikastetxeen inguruko trafiko arazorako konponbidea bilatzea.
- Legarreko auzotarren irisgarritasun arazoei irtenbidea ematea.
- Landetxe plaza berritzea.
- Herriondo-Olantxene bidea konpontzea.
- Arane bideko argiak jartzea.
Kultura
- Kultur etxearen proiektua martxan jartzea.
- Herriko kultur ondarea biltzen jarraitzea, egungo argazki artxiboa etnografia artxibo izatera iritsi dadin.
- Antzerkigintza berrindartzea.
- Kulturgintzan dabiltzan eragile eta herri langileekin harreman estuak izatea.
Kirola
- Eskola Kirola bultzatzen jarraitzea.
- Herri kirolak bultzatzeko konpromisoa hartzea: auzoen arteko desafioak bultzatu, jaietan horrelakoak antolatu…
- Kirol azpiegiturak egokitzen eta eguneratzen jarraitu.
- Euskal Selekzioa bultzatzeko erronkarekin bat egin.
Hezkuntza
- Herriko bi ikastetxeen artean zubiak eraikitzea.
- Haur Hezkuntzarako Partzuergoaren proiektuari eusteko konpromisoa hartzea.
- Lanbide Heziketa sustatzea.
- Elizaldeko jantokia bukatzea.
Euskara
- Udal Planari lehentasuna ematea.
- Euskalgintzarekiko harremanei eustea, eta elkarlana bultzatzea.
- Euskararen etxea egitasmoarekin aurrera egitea.
- UEMAren helburu eta ildoekin bat egitea.
Parekidetza
- Eginda dagoen diagnostikoa berrartzea eta eguneratzea.
- Ekintza plana martxan jartzeko bideak eta aukerak aztertzea.
Gazteria
- Gazte politika integrala garatu.
- Elkarlanean oinarritutako harremanak bultzatu.
Ingurumena
- Kadarsoren lekualdatzearen jarraipena egin, eta eremu zaharra errekuperatu.
- Urkabe mendia berreskuratzeko egitasmoa bultzatu.
- Ibaia berreskuratzeko plana bultzatu.
- Oiartzungo Udal Plan Energetikoa egin.
- Herri lurretan, basotzeko ekimenari eutsi, eta larrerako guneak indartu.
- Aiako Harria Parke Naturalaren jarraipena egin; batez ere, parketxe berriarena.


