Belaunaldien arteko jaia egingo dute San Markon
Errenteriako erretiratuen elkarteek belaunaldien arteko jaia antolatu dute hilaren 28rako. San Markon bilduko dira, eta hainbat ekitaldi izango dituzte: helduentzako zirkuitua, haurrentzako jokoak, tute txapelketa eta dantza. Autobusean igotzeko hilare...
Errenteriako erretiratuen elkarteek belaunaldien arteko jaia antolatu dute hilaren 28rako. San Markon bilduko dira, eta hainbat ekitaldi izango dituzte: helduentzako zirkuitua, haurrentzako jokoak, tute txapelketa eta dantza. Autobusean igotzeko hilaren 23a baino lehen eman beharko da izena elkarteren batean.

