Allerru-Algeposak etxeko azkeneko partida irabazi du
Allerru-Algeposak agur esan zien beren zaleei pasa den larunbatean. Izan ere, denboraldi honetan etxean jokatu duten azkeneko partida zen Bekoerrotakoa. Modu onean agurtu ziren jokalariak: irabazita. Burgosko Juventud del Circulo taldearen bisita jaso ...
Allerru-Algeposak agur esan zien beren zaleei pasa den larunbatean. Izan ere, denboraldi honetan etxean jokatu duten azkeneko partida zen Bekoerrotakoa. Modu onean agurtu ziren jokalariak: irabazita. Burgosko Juventud del Circulo taldearen bisita jaso zuten lezoarrek, eta jipoi galanta jaso zuten gaztelarrek: 5-0.
Etxeko taldea hasi zen baloiaren jabetza edukitzen. Juventud del Circuloren atera arrisku handia eraman zuten, eta lehen gola egiteko ez zuten asko itxaron behar izan. Lehenengo zatiaren erdialdean bigarrena sartu zuten etxekoek. Atsedenaldira joan baino lehen, zutoinera bidali zuten jaurtiketa bat.
Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren antzekoa izan zen. Hasi eta gutxira sartu zuten hirugarrena lezoarrek, arean hartutako aldaratzea aprobetxatuta. Burgostarrek orduan jo zuten erasora, baina atezainak bertan behera utzi zituen ahalegin guztiak. Azkeneko minutuetan sartu zituzten gainontzeko bi golak, kanpokoek atezain-jokalaria atera zutenean.
Garaipen horrekin, 11. postura igo da Allerru-Algeposa (hamabost talde dira ligan). Taldeko arduradunek adierazi dutenez, “pena izan da” Nazional A Mailara aurten igo izana, zortzi taldek galduko baitute maila. “Aurreko urteetan hiru talde bakarrik jaitsi dira. Aurten horrela izan balitz, mailari eutsiko genioke”.
Auto bat zozkatuko dute
Bestalde, denboraldiko gastuak ordaintzeko, auto bat zozkatuko du Allerru-Algeposak. Herriko tabernetan eros daitezke txartelak, bost euroren truke. Hilaren 28an jakinaraziko dute nork irabazi duen.

