Udaleku irekietan izena emateko epea ireki dute gaur, 27ra arte

Uztailaren 1etik 29ra egingo dituzte Lezoko udaleku irekiak (ordutegia 09:30etik 13:30era izango da). Bertan izena emateko epea hilaren 27an bukatuko da. 3 urtetik 10 arteko haurrentzako zuzenduta daude udalekuak. Izena emateko Udalaren Informazio Bule...

Uztailaren 1etik 29ra egingo dituzte Lezoko udaleku irekiak (ordutegia 09:30etik 13:30era izango da). Bertan izena emateko epea hilaren 27an bukatuko da.
3 urtetik 10 arteko haurrentzako zuzenduta daude udalekuak. Izena emateko Udalaren Informazio Bulegoan eman behar da izena, 08:30etik 13:30era. 75 euro ordaindu behar dira (familia ugariek 60 euro). 220 toki daude, eta ginditzen bada, zozketa egingo dute. Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute lan egin behar duten gurasoentzako. 08:00etatik 09:30era izango da, eta 50 euro ordaindu behar dira (40 euro familia ugariek).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.