Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aitzol Perez de San roman: “Jorratu beharreko hizkuntza politika”

Aitzol Perez de San Roman. Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz. Edozein hizkuntzalarik azpimarratzen duenez, hizkuntza orok, nagusi edota lehentasunezkoa izango den lurraldeak behar ditu. Hau da, hizkuntzaren transmisioa eta bizi iraupena ziurtatzeko, hizkuntza horretan biziko den jendartea eduki behar du. Bestalde, gizarte eleanitzetan, beti nagusitzen da hizkuntza bat besteen gainetik, elebitasun orekatua ez da inon ematen. Oiartzunen eta Euskal Herrian elebidunak euskaldunak bakarrik garela kontuan hartuta, eta erdarak duen nagusitasun juridiko politikoak besteak beste, erdara bilakatzen da hizkuntza nagusia gure herrian. Elebitasun politikak beraz, erdara nagusi eta euskara menpeko hizkuntza izatera behartzen du, erdara bilakatuz Euskal Herriko lehentasunezko hizkuntza bakarra. Beste modu batera esanda, elebitasunak erdararen transmisioa ziurtatzen du, euskara menpeko hizkuntza izatera behartuz eta desagertzezko arriskuan jarriz. Hori horrela izanik, euskara ziurtatzeko modu bakarra, euskara nagusi duten herriak eta herritarrak dira. Euskara hutsez biziko diren herritar eleanitzak behar ditugu hizkuntzaren geroa bermatzeko. Oiartzun bezalako zonalde euskaldunak teoriatik praktikara igarotzeko ardura dugu, euskara hutsez biziko den herria lortu eta babestu behar dugu. Oiartzunen, UEMAko irizpideak hartzeko erabakia aspaldi hartua du Udalak. Bide honetan jarraitzeko beharra azpimarratuz, legealdi berrirako Oiartzungo EHEk, Udalaren hizkuntza politikan neurri hauek onartzeko eskatzen dugu: 1. Egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu: Udalaren komunikazio osoak euskara hutsez izan behar du. [...]

admin
Bidasoa
2011/05/16

Aitzol Perez de San Roman. Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz.

Edozein hizkuntzalarik azpimarratzen duenez, hizkuntza orok, nagusi edota lehentasunezkoa izango den lurraldeak behar ditu. Hau da, hizkuntzaren transmisioa eta bizi iraupena ziurtatzeko, hizkuntza horretan biziko den jendartea eduki behar du.

Bestalde, gizarte eleanitzetan, beti nagusitzen da hizkuntza bat besteen gainetik, elebitasun orekatua ez da inon ematen. Oiartzunen eta Euskal Herrian elebidunak euskaldunak bakarrik garela kontuan hartuta, eta erdarak duen nagusitasun juridiko politikoak besteak beste, erdara bilakatzen da hizkuntza nagusia gure herrian. Elebitasun politikak beraz, erdara nagusi eta euskara menpeko hizkuntza izatera behartzen du, erdara bilakatuz Euskal Herriko lehentasunezko hizkuntza bakarra. Beste modu batera esanda, elebitasunak erdararen transmisioa ziurtatzen du, euskara menpeko hizkuntza izatera behartuz eta desagertzezko arriskuan jarriz.

Hori horrela izanik, euskara ziurtatzeko modu bakarra, euskara nagusi duten herriak eta herritarrak dira. Euskara hutsez biziko diren herritar eleanitzak behar ditugu hizkuntzaren geroa bermatzeko. Oiartzun bezalako zonalde euskaldunak teoriatik praktikara igarotzeko ardura dugu, euskara hutsez biziko den herria lortu eta babestu behar dugu.

Oiartzunen, UEMAko irizpideak hartzeko erabakia aspaldi hartua du Udalak. Bide honetan jarraitzeko beharra azpimarratuz, legealdi berrirako Oiartzungo EHEk, Udalaren hizkuntza politikan neurri hauek onartzeko eskatzen dugu:

1. Egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu: Udalaren komunikazio osoak euskara hutsez izan behar du.
2. Babes bereziko euskal eremuaren ideia garatu.
3. UEMAko kide aktibo izan.

Proposatutako neurri hauek dira gure ustez Oiartzun zein Euskal Herria euskalduntzeko politika egokienak, beraz, hauek dira alderdiei eskatu dizkiegunak. Aste honetan jaso ditugun erantzunak plazaratuko ditugu.

Herritarrei aldiz, bozkatzeko garaian, alderdiek euskaren inguruko jarrera eta politikak kontuan hartzeko eskatu nahi dizuegu, guztion indar eta konbentzimenduarekin herri hau euskaldunduko dugulako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.