Mendiko Bizikleta Opena izango da San Pedron hilaren 28an
Proba Gipuzkoako Txapelketaren barruan sartzen da; zirkuituak 5,2 kilometro izango ditu denera Hilaren 28an (larunbata) Pasaiako Mendiko Bizikleta Opena jokatuko dute. Trintxerpe Atletiko Klubak antolatutako proba San Pedrotik, Mendiolatik, abiatuko da...
Proba Gipuzkoako Txapelketaren barruan sartzen da; zirkuituak 5,2 kilometro izango ditu denera
Hilaren 28an (larunbata) Pasaiako Mendiko Bizikleta Opena jokatuko dute. Trintxerpe Atletiko Klubak antolatutako proba San Pedrotik, Mendiolatik, abiatuko da 16:30ean, eta Karpanta zubian bukatuko da, Platako itsasargirako bidean. 5,2 kilometro izango ditu zirkuituak.
Ez da beharrezkoa izena aldez aurretik ematea; egunean bertan eman daiteke San Pedroko frontoian. Bestela, www.trintxerpe.com helbidean ere aukera egongo da horretarako, proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte.
Proban hainbat mailako txirrindulariek hartuko dute parte: kadeteak (hiru buelta zirkuituari; 16,3 kilometro guztira), gazteak (lau buelta; 21,5 km), emakumezkoak (lau buelta; 21,5 km), beteranoak (lau buelta, 21,5 km), M30ekoak (sei buelta; 32 kilometro), 23 urtez azpikoak (sei buelta; 32 kilometro) eta elitekoak (sei buelta; 32 kilometro). Maila bakoitzeko lehen hirurek izango dituzte sariak. Frontoian izango da banaketa.
Proba aurreko ostiralean (hilaren 27an), 12:00etan zirkuituan balizak jarriko dituzte, eta larunbateko 12:00ak arte irekita egongo da entrenatzeko.
Lizentziadunei begira
Gipuzkoako Txapelketan sartzen den proba honetan Euskal Herriko federazioetan lizentzia dutenek har dezakete soilik parte.

