Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Joxean Korta Fachado: “Aitona izan daiteke San Pedrora etorritako lehen galiziarra”

Arrantzale herriren batean izango da antzekorik, baina gaur egun zaila da Joxean Kortaren arrandegiaren antzekorik topatzea. San Pedroko arkupetan du saltokia, garai batean azoka antzekoa izandakoan; gaur egun, bere arrandegia baino ez da geratzen Olatz Mitxelena  Pasaia Jose Antonio Korta Fachado (San Pedro, 1930) inoiz ez da arrantzale izan, baina bere bizimodua beti egon da arrantza munduari lotuta. Gaur egun erretiroa hartuta duen arren, egunero jaikitzen da oraindik bostak inguruan lonjara joateko. Semeak erosten du San Pedroko arkupetan duten saltokirako arraina, eta berak laguntzen dio. Goizeroko jarduna bukatuta, arrandegian erantzun ditu galderak. Zenbat urte dira arkupetako arrandegian lanean hasi zinela? Hogeita zortzi bat urte. Lanik gabe geratu ginenean hau laga egin zidaten, eta eskerrak. Aurretik zertan aritzen zinen? Saregile nintzen. Zerbitzura joan baino lehenagotik ere aritu nintzen sareak konpontzen, eta azkeneko etxean, Berrotaranen, hogeita zazpi urte egin nituen. Gaur egun saregilearen irudia gehiago  lotzen zaio emakumeari. Baina gizonezkoak ere aritzen dira Bai, hala da, baina gu barku handikoak konpontzen genituen. Gure sareek handiagoa dute zuloa, maya deitzen dena. Nori ikasi zenion saregilearen lanbidea? Ni 14 urterekin hasi nintzen,  arrandegia Trintxerpen zegoen garaian. Goian zegoen sare tokia eta han, beste batzuekin ikasi nuen. Lan hura bukatzean arraina erosi eta saltzera. Zer [...]

admin
Bidasoa
2011/05/13

Arrantzale herriren batean izango da antzekorik, baina gaur egun zaila da Joxean Kortaren arrandegiaren antzekorik topatzea. San Pedroko arkupetan du saltokia, garai batean azoka antzekoa izandakoan; gaur egun, bere arrandegia baino ez da geratzen

Olatz Mitxelena  Pasaia
Jose Antonio Korta Fachado (San Pedro, 1930) inoiz ez da arrantzale izan, baina bere bizimodua beti egon da arrantza munduari lotuta. Gaur egun erretiroa hartuta duen arren, egunero jaikitzen da oraindik bostak inguruan lonjara joateko. Semeak erosten du San Pedroko arkupetan duten saltokirako arraina, eta berak laguntzen dio. Goizeroko jarduna bukatuta, arrandegian erantzun ditu galderak.
Zenbat urte dira arkupetako arrandegian lanean hasi zinela?
Hogeita zortzi bat urte. Lanik gabe geratu ginenean hau laga egin zidaten, eta eskerrak.
Aurretik zertan aritzen zinen?
Saregile nintzen. Zerbitzura joan baino lehenagotik ere aritu nintzen sareak konpontzen, eta azkeneko etxean, Berrotaranen, hogeita zazpi urte egin nituen.
Gaur egun saregilearen irudia gehiago  lotzen zaio emakumeari. Baina gizonezkoak ere aritzen dira
Bai, hala da, baina gu barku handikoak konpontzen genituen. Gure sareek handiagoa dute zuloa, maya deitzen dena.
Nori ikasi zenion saregilearen lanbidea?
Ni 14 urterekin hasi nintzen,  arrandegia Trintxerpen zegoen garaian. Goian zegoen sare tokia eta han, beste batzuekin ikasi nuen.
Lan hura bukatzean arraina erosi eta saltzera. Zer moduzko esperientzia izan   da dendarena zuretzat?
Ikasi egin behar. Jarri arte, kosta zitzaidan. Oraindik ohitu gabe jendearekin, eta gero ,arraina garbitzeko, arrandegia ez genuen gaur egun dugun bezala jarrita. Hala ere, auro jarri nintzen egunera. Seme batekin hasi nintzen hemen. Gero neska bat etorri zen eta harekin. Gaur egun, erraina eta langile bat aritzen dira.

Lonja bera ziur ikaragarri aldatu dela urte hauetan guztietan. Nola gogoratzen duzu zuk?
Orduan 190 barku egoten ziren. Orain, hemengo barkuak, 20 izango dira? Gero, Galiziatik etortzen direnak daude, baina, orokorrean kamioietan etortzen da arrain dena gaur egun.
Orain lonja zaharra bota eta berria eraiki behar dute. San Pedrori onura ekarriko al dio?
Nik uste dut lonja berriak eta parean eraiki behar dituzte etxe horiek bizia emango diotela herriari. Triste dago San Pedro. Ematen du lotarako bakarrik dagoela egina.
Garai hartako bizimodutik zer da zuk gehien sumatzen duzuna faltan?
Hango mugimendua. Hemen orain sei edo zortzi barku egoten dira, eta badira egunak ez daudela barkurik. Orduan hogei, hogeitahamar barku egunero ziren. Lana denentzat zen, ez bazen freskoetan, bakailuetarako. Ez da orain bezala. Orain ez baduzu lanik, bilatzeko ere txarki.
Garai batean, arkupe hauetan bertan merkatari gehiago zeuden, ezta?
Bai. Arkupeen beste aldean fruta denda zegoen, okindegia parean, Botero taberna, egun beste aldean dena, gaur egun aurrezki kutxa dagoen tokian zegoen, eta bodegoia ondoan… giro handia zegoen inguruan. Gaur egun Marisol taberna dagoen tokian, hori dena, saretokia eta biltegiak ziren, eta jende piloa ibiltzen zen. Bodegoian, askotan, sei terdietarako denak kantari. Hau asko aldatu da. Nik uste dut gainera jende asko ere Galiziara joango zela. Zahartu eta bakoitza bere etxera itzuli da. Hemen arrantzale ibili diren gehienak galiziarrak direlako. Facahdo, nire bigarren abizena ere, galiziarra da.
Hala al da?
Esaten dute nire aitona izan daitekeela San Pedrora etorritako lehenbiziko galiziarra. Soldaduzka egitera etorri zen, eta hondarribitar batekin ezkondu zen, Paula Iriberrirekin. Gero etorri ziren Pasaira bizitzera. Aitona, galiziarra izan arren, euskaraz, nik baino hobeto zekien.Askotan aditzen dut nik euskara zaila dela, eta pentsatzen dut: gure aitonak nola egiten zuen ba? Primeran hitz egiten zuen. Rianxokoa zen.
San Pedron garai batean kalean bertan salduko zen arraina, ezta?
Arkupea dagoen tokian, Iriondokoek saltzen zuten. Eta andreak, itsasotik ekarritako txitxarro eta txipiroiekin-eta, otarrea buruan jarri, eta hala saltzen zuten. Nire ama Errenterira joaten zen arraina saltzera.
Aita, Santi Korta, arrantzalea zenuen?
Bai. Pysben egiten zuen lana, zortzi ordu edo jarraian. Gero handik joaten zen itsasora. Gehienetan txipiroietara, baina baita txitxarroetara ere.
Zuk harekin ibiliko zinen ere?
Gutxi. Itsasoa tristea da. Saint Pierre Miqueloraino (Ternua) joan naiz, bitan, baina saregile. Han eguraldi txarrak. Akordatzen naiz, lehenbiziko urtean maitzean iritsi eta elurra zegoela. Elur asko, eta lainoa. Hemengo xirimiria nola?, han lainoa zen ustekabean bustitzen zintuena.
Arrantzale ez ezik, aita arraunlari handia izan zen?
Ez dakit ziur kontxako bost bandera edo sei irabazi zituen jarraian. Aita Manuelekin arraun egin zutenetakoa da  eta La Unionen ere aritu zen, eta harekin lortutako bandera ere badu. Bera jaiotzez getxokoa zen, baina gaztetik hona etorria.

Joxan Korta

Joxan Korta

Estropadak eta telefonoa. Torreatzen bizi izan dira kortatarrak, bokaleari begira, San Pedron denek Luisaren etxea izenaz ezagutzen duten horretan, Luisa Fachado baitzen Joxean Kortaren ama. «Gogoan dut, estropada garaian giroa egoten zela etxean. Ituarte armadoreek, mutrikuarrek, telefonoa laga zuten gure etxean, barkuak pasatzen ikustean, abisatzeko, beraiek Donostian bizi zirelako, eta deskarga hemen egiten zelako. Telefonoa genuenez, estropadak zeudenean, han izaten ziren andre denak, telefonoaren inguruan, gizonek estropadan zer egin zuten jakiteko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.