Ezker Batuak amiantoaren biktimak oroitzeko ekitaldia egingo du
Ezker Batuak (EB) antolatuta, larunbat arratsaldean ekitaldia egingo dute amintoaren biktimen omenez. Hain zuzen, Musika Plaza aukeratu dute ekitaldi hori egiteko. Toki horretan, zehazki, Paisa izeneko lantegia zegoen, amiantoa zeukaten elementuekin la...
Ezker Batuak (EB) antolatuta, larunbat arratsaldean ekitaldia egingo dute amintoaren biktimen omenez. Hain zuzen, Musika Plaza aukeratu dute ekitaldi hori egiteko. Toki horretan, zehazki, Paisa izeneko lantegia zegoen, amiantoa zeukaten elementuekin lan egiten zuena. EBtik gogorarazi dutenez, hainbat langile eta bizilagunek izan dituzte ondorioak enpresa horren kontrol falta dela eta. Hori salatzeaz gain, Udalari “parte hartze aktiboagoa” eskatuko dio EBk osasunaren defentsan.
Bertan izango dira Arantza Gonzalez ahaldun nagusi izateko EBko hautagaia eta Jose Manuel Ferradas Errenteriako alkategai eta batzar nagusietarako Oarso Bidasoko hautagaia.

