XVII. mendetik hasi eta gaur egunera arteko musika, Musikasten
Jose de Vaquedanotik hasi eta Josu Elberdin arte. Musika erlijiosotik hasi eta musika elektronikora arte. XVII. mendeko musikatik hasi eta gaur egunera arte. Kolore askotariko musika entzun ahal izango da etzi hasi eta datorren larunbatera arte Musikasten. Hiru protagonista nagusi ere izango ditu: Jose de Vaquedano bera, Juan Andres de Lombide eta Yon Oñatibia oiartzuarra. Izan ere hirurak omenduko dituzte euskal musikaren astean. Hain zuzen, Oñatibiaren jaiotzaren mendeurrenari begira, bi ekitaldi nagusi antolatu dituzte: hasierakoa eta bukaerakoa. Musikaste estreinatzeko, etzi, musikagile oiartzuarrari buruzko hitzaldia emango dute Jose Ignacio Ansorena Udal Txistulari Bandako zuzendariak eta Jose Luis Ansorena Musikasteren fundatzaileak. Datorren larunbatean, berriz, Musikasteren azken ekitaldia oiartzuar sortzailea omentzeko izango da. Bertan, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako txistulari eta abesbatzek parte hartuko dute: Lartaun, Oinarri eta Andra Mari abesbatzek, eta Lartaun, Ereintza eta Errenteriako Udal txistulari taldeek. Horiekin batera, Ereintza Dantza Taldeak ere parte hartuko du. Gaur aurkeztu dute XXXIX. Musikaste, eta bertan izan dira antolatzaile eta laguntzaileak: Jon Bagues Eresbileko zuzendaria, Mari Carmen Garmendia Andra Mari Abesbatzako presidentea, Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea, Maria Jesus Aranburu aldundiko Kultura diputatua eta Iñaki Rekalde Kutxako ordezkaria. Garmendiak nabarmendu du Musikaste “sendotuta” dagoela, eta krisiak krisi Eresbilek ahalegin handia egin duela maila mantentzeko. Gainontzeko ordezkariek [...]
Jose de Vaquedanotik hasi eta Josu Elberdin arte. Musika erlijiosotik hasi eta musika elektronikora arte. XVII. mendeko musikatik hasi eta gaur egunera arte. Kolore askotariko musika entzun ahal izango da etzi hasi eta datorren larunbatera arte Musikasten. Hiru protagonista nagusi ere izango ditu: Jose de Vaquedano bera, Juan Andres de Lombide eta Yon Oñatibia oiartzuarra. Izan ere hirurak omenduko dituzte euskal musikaren astean.
Hain zuzen, Oñatibiaren jaiotzaren mendeurrenari begira, bi ekitaldi nagusi antolatu dituzte: hasierakoa eta bukaerakoa. Musikaste estreinatzeko, etzi, musikagile oiartzuarrari buruzko hitzaldia emango dute Jose Ignacio Ansorena Udal Txistulari Bandako zuzendariak eta Jose Luis Ansorena Musikasteren fundatzaileak. Datorren larunbatean, berriz, Musikasteren azken ekitaldia oiartzuar sortzailea omentzeko izango da. Bertan, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako txistulari eta abesbatzek parte hartuko dute: Lartaun, Oinarri eta Andra Mari abesbatzek, eta Lartaun, Ereintza eta Errenteriako Udal txistulari taldeek. Horiekin batera, Ereintza Dantza Taldeak ere parte hartuko du.
Gaur aurkeztu dute XXXIX. Musikaste, eta bertan izan dira antolatzaile eta laguntzaileak: Jon Bagues Eresbileko zuzendaria, Mari Carmen Garmendia Andra Mari Abesbatzako presidentea, Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea, Maria Jesus Aranburu aldundiko Kultura diputatua eta Iñaki Rekalde Kutxako ordezkaria.
Garmendiak nabarmendu du Musikaste “sendotuta” dagoela, eta krisiak krisi Eresbilek ahalegin handia egin duela maila mantentzeko. Gainontzeko ordezkariek zoriondu egin dituzte antolatzaileak, eta laguntzeko ahaleginetan jarraitzeko asmoa azaldu dute.
Baguesek eman ditu programaren gaineko xehetasun guztiak. Yon Oñatibiari buruzko emanaldien berri ematez gain, beste ekitaldiak ere azaldu ditu: Jose de Vaquedanoren monografikoaren aurkezpena; El carnaval del Conde XVII. mendeko komedia musikalaren aurkezpena, Juan Andres de Lombide elgetarraren oroimenez; eta egungo konpositoreen estreinaldi nagusiak (Alberto Etxeberria, Javier Busto, Josu Elberdin, Vytaus Miskinis, Albert Alcaraz eta Felix Ibarrondo.