Arantza Gonzalez (Beasain, 1964) da Ezker Batua (EB) alderdiaren hautagaia Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateko. Gogor kritikatu du administrazio horren azken lau urteetako jarduna, zerga politikari eta Pasaiaren birgaitzeari dagokionez. EBk, dio Gonzalezek, birgaitzearen alde egingo du, kanpo kairik gabe, zerga politika justuagoa bultzatuko du, eta herritarren parte hartzerako bide berriak bilatuko ditu Azkeneko lau urteak. Zein balorazio egiten duzu Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardunari buruz? Azkeneko lau urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanaren ezaugarri nagusia izan da eliteentzako eta diru gehien dutenentzako zerga politika aplikatzea. Horren adibidea da ondare zerga bertan behera utzi izana. Horren ondorioz, Ogasunak urtero 50 milioi euro gutxiago jasotzen ditu. Bestalde, elkarteen zerga ere jaitsi dute. Oso garrantzitsua da gogoraraztea irabaziak dituzten enpresek bakarrik ordaintzen dutela zerga hori, eta hala ere, jaitsi egin dute. Egun, etekinak dituzten enpresek %15 ordaintzen dute zerga hori. Langileok, ordea, %21 ordaintzen dugu. Laburbilduz, Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteetan martxan jarri duen zerga politikaren ondorioz, Ogasunak 300 milioi euro gutxiago jasotzen ditu urtean. Zerga politika guztiz erregresiboa (atzeragarria) izan da, guztiz eskuinekoa eta bakarrik gutxi batzuen onurarako pentsatua, eta, noski, langileen kalterako. Pasaiari dagokionez, zer balorazio egiten duzu? Galdutako lau urte izan dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik begiratuta, behintzat. Kanpo kaia izan [...]
Xabier Cazorla Usurbil Judo Taldeko lezoarrak 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan Formenteran (Kanariar Uharteak). Hirugarren urrezko domina du txapelketa horretan. Lehenengo borrokaldian ippon bidez gailendu zen Cazo...
Iñigo Legorburu oreretarrak lehen saria irabazi du Altzako bertsopaper lehiaketan. Gainera, hirugarren aldia da segidan, sari hori eskuratzen duela. Legorburu Lau haizetara eskultura naiz bertso sortarengatik izan da txapelduna. Epaile gisa Unai Eliza...
EAJ alderdiak datozen lau urteetarako hirigintza proiektuak aurkeztu ditu eta Portuko eta Soroetako berritzea dira proiektu nagusienak. Bi auzoetako saneamenduak eta ur horniketak egokitzea da helburua eta hori egingo dela aprobetxatuz, oinezkoari gar...
Euskararekin zerikusia duten diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udal Euskara Departamenduak. Urtero egiten diren jardueretarako ekainaren 7an amaituko da eskaera egiteko epea, eta jarduera puntualen kasuan, jarduera egin baino hilabete lehenago...
LAb sindikatuak euskal prtesoak etxeratzeko aldarrikapena eramango du lantegietara
Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren lehenengo edizioa antolatu du larunbaterako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Iñaki Navascuesek, HS2 Eskolako ordezkariak, atzo goizean azaldu zuenaren arabera, «Bikingo Eguna kirol irristakorrak ezagutarazteko egin nahi dugu, eta ondo pasatzea da helburu bakarra. Jendeari nor garen eta zer egiten dugun erakutsi nahi diogu». Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak bestetik, «ez gaude ohituta horrelako kirolak ikustera, eta larunbatean disfrutatzeko aukera izango dugu. Jendea parte hartzera animatu nahi dugu, ekintza ezberdina izango da», gehitu zuen. Longboard jaitsiera Jai eguna arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, orduan emango diote hasiera Longboard Guadalupeko jaitsierari. Lasterketa ikusgarria Artzuko sarreran hasiko dute eta Errandonea jatetxean bukatuko dute eta kilometro bateko eta 200 metroko luzera dauka. «Arrisku kirola den arren, ibilbidea ahalik eta seguruen izaten saiatu gara», esan zuen Navascuesek. 40 parte hartzaileentzako lekua dago, eta 32 kirolarik izena eman dute jada. Longboard jaitsiera egiteko eskolan apuntatu behar da, oinarrizko maila eskatzen dute, eta federatua izan behar da. Proba hasi baina ordu bete lehenago mendira igotzeko errepidea itxiko dute. Festak Kai Zaharrean jarraituko du, bertan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera ondorengo ekintzak egingo dituzte: Stand Up Paddle Surf, Slack Line, Slalom Longboard Skate eta grafitiak. Jarraian San Miguelek lagundutako [...]
Jose de Vaquedanotik hasi eta Josu Elberdin arte. Musika erlijiosotik hasi eta musika elektronikora arte. XVII. mendeko musikatik hasi eta gaur egunera arte. Kolore askotariko musika entzun ahal izango da etzi hasi eta datorren larunbatera arte Musikasten. Hiru protagonista nagusi ere izango ditu: Jose de Vaquedano bera, Juan Andres de Lombide eta Yon Oñatibia oiartzuarra. Izan ere hirurak omenduko dituzte euskal musikaren astean. Hain zuzen, Oñatibiaren jaiotzaren mendeurrenari begira, bi ekitaldi nagusi antolatu dituzte: hasierakoa eta bukaerakoa. Musikaste estreinatzeko, etzi, musikagile oiartzuarrari buruzko hitzaldia emango dute Jose Ignacio Ansorena Udal Txistulari Bandako zuzendariak eta Jose Luis Ansorena Musikasteren fundatzaileak. Datorren larunbatean, berriz, Musikasteren azken ekitaldia oiartzuar sortzailea omentzeko izango da. Bertan, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako txistulari eta abesbatzek parte hartuko dute: Lartaun, Oinarri eta Andra Mari abesbatzek, eta Lartaun, Ereintza eta Errenteriako Udal txistulari taldeek. Horiekin batera, Ereintza Dantza Taldeak ere parte hartuko du. Gaur aurkeztu dute XXXIX. Musikaste, eta bertan izan dira antolatzaile eta laguntzaileak: Jon Bagues Eresbileko zuzendaria, Mari Carmen Garmendia Andra Mari Abesbatzako presidentea, Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea, Maria Jesus Aranburu aldundiko Kultura diputatua eta Iñaki Rekalde Kutxako ordezkaria. Garmendiak nabarmendu du Musikaste “sendotuta” dagoela, eta krisiak krisi Eresbilek ahalegin handia egin duela maila mantentzeko. Gainontzeko ordezkariek [...]
Juan Mari Lekuona zenaren liburutegia Udal jabetzakoa da, Udalak Kultura Sailaren bidez Lekuonaren sendiarekin egin duen hitzarmenari esker. Pasa den ostiralean sinatu zuten Aitor Etxeberria alkateak eta Oihana Lekuonak —Lekuonak izendatutako ordezkariak— bere liburutegiaren dohaintza-agiria. Hil aurretik, idatzita utzi zituen Lekuonak bere azken borondateak. Horien artean zegoen Primi arrebaren etxean gordeta zuen liburutegi pertsonala Manuel Lekuona Bibliotekari ematea. Zeregin hori aurrera eramateko, Oihana iloba izendatu zuen ordezkari. Bibliotekari egindako dohaintza ia 500 liburuko bilduma da, gehientsuenak euskal gaiei buruzkoak. Udalaren asmoa, Manuel Lekuona Bibliotekako fondoa aberasteaz gain, liburutegia oiartzuar eta euskaltzale guztien eskura jartzea da. Aurretik bere osaba On Manuel Lekuonaren liburuekin egin bezala, liburu horiek guztiak katalogatu ondoren jarriko dituzte eskuragai. Juan Mari Lekuona Berasategi Oiartzunen jaio zen 1927ko azaroaren 11n eta Donostian hil zen 2005eko abenduaren 5ean. Idazlea, euskaltzaina, irakaslea eta apaiza izan zen. Teologia ikasketak egin zituen eta ondoren, apaiztu egin zen.
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, herriko pertsona adindu batzuei iruzur egin diete. Ustezko iruzurgileek Udalaren izenean deitzen diete, adinduentzako opari bat dutela esanez. Ondoren, trajedun bi gizon agertzen dira bere etxean eta oparia ematen diote...
Otxoteen doinuek girotuko dituzte igandean Errenteria-Oreretako bost taberna eta kaleak. Izan ere, Errrenteria Hiria Otxote Topaketa ospatuko dute etzi. Niessen elkarteak antolatu du otxoteen topaketa. Adierazi dutenez, Euskal Herrian bakarrik Kanbon (Lapurdi) egiten dute antzeko txapelketa bat. Errenteria-Oreretan bost ariko dira: herriko Karnaba, Arrasateko Txorbela, Martuteneko Ozenki, Baionako Aizkoa eta Donostiako Gaztelupe. Azken hori Gipuzkoako zaharrena da. Karnaba otxoteko kide eta antolatzaile Alberto Mendigutxiak azaldu duenez, «abesteko ohitura galtzen ari da pixkanaka. Nahikoa otxote daude oraindik, baina batez besteko adina igotzen ari da». Ohiturak berreskuratzeko ahalegina dela diote Niessen elkartekoek. Ekitaldiak 12:15ean hasiko dira, bost tabernetan (Limerick, Cyne Reyna, Batzokia, Juli eta Maite) batera. Otxote bana egongo da bertan eta hiruna kanta abestuko dituzte. Uxuala edateko tartea hartu eta hurrengo tabernara joango dira otxoteko kideak. Bost tabernetan izango dira, ordu erdiro aldatuz. 14:30ean, berriz, bazkaria egingo dute Niessen elkartean (ez da abestirik faltako, noski). 18:00etan saio serioa egingo dute Errenteria Hiria kulturgunean. Sarrera doan da. «Goizeko saioetarako abesti folklorikoak ekarri dituzte, baina arratsalderako errepertorio zaila ekarri dute. Harrituta gaude», esan du Mendigutxiak. Saio hori parte hartuko duten otxoteen kalitatea neurtzeko balio duela esan dute antolatzaileek. Musikaste indartzeko Otxoteen topaketa igande honetan antolatzea ez da kasualitatea. Izan ere, bihar hasiko da [...]
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, ustez taberna bateko komunean adin txikiko bati sexu ukituak egiteagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean izan zen gertakizuna. Adin txikikoa taberna batean zegoen...
Uztailera begira izaten den Gazte Eguna dela eta, jaialdi hori antolatzen hastekoak dira. Lehen bilera maiatzaren 24an izango da, 19:00etan, Patxikun. Herritar guztiei egin diete deialdia bertan parte hartzeko.
Iturriozko eskolan ibilitakoentzako bazkaria antolatu dute, ekainaren 12rako, Ergoiengo Tolaren. Izena aurretik eman behar da Garmendi txokolategian edo Iturriozko Martin harategian (ekainaren 6a baino lehen). Izena ematean 10 euro aurreratu behar di...
Motor batek eta auto batek istripua izan zuten herenegun. Gertakariaren ondorioz, motorzaleak hanka batean jasan zituen zauriak eta ospitalera eraman zuten.
Ekologistak Martxan taldeak salatu du Udalak azken lau urteetan Irun 21 Kontseilua deitu ez izana. Hiriko Agenda 21 “serioski” bultzatu dezala exijitzen diote udal gobernuari, “hiriko sostenibilidadea epe luzerako prozesua delako, eta ez legealdi bati edo beste bati lotutako zerbait”. Ekologistek gogoratzen dute 2000. urtean Irungo Udalak herriko Agenda 21 prozesua abiatu zuela, baita lehen urrts bat eman ere, hots, Irungo errealitatea islatzen zuen diagnostikoa eskatu, garapen iraunkorraren hiru zutabeak oinarri hartuta: ekonomia, ingurugiroa eta gizartea.
Itsas etorbideari buruzko bilkura irekia egin zuten herenegun Zokoburu auzoko Antton Abbadia hitzaldi aretoan. Jean-Baptiste Salaberri auzapezak eta Bernard Laville Zerbitzu Teknikoen zuzendariak gidatu zuten bilera; beraien ardura izan zen txostenaren aintzinatze-egoera, proiektuaren lerro nagusiak, eta obren baldintzen eta egutegiaren mailakatzeren berri ematea. Bilkura oso jendetsua izan zen, baita partehartzailea ere. Informazioa jasotzeaz gain, hainbat herritarrek eztabaidan parte hartu zuten, zalantzak argitzeko eskatuz eta proiektuaren gaineko iritzia emanez.
Santiagotarrak taldeak Banyolesko aintziran (Girona, Herrialde Katalanak) ospatuko den Kataluniako Nazioarteko Erregatan parte hartuko du asteburuan. Aulki mugikorreko taldetik helduak eta gazteak joango dira, 18 arraunlari guztira, 10 ontzietan banatuta.
Joxe Iriarte ‘Bikila’. Orereta. Zergatik eredugarria? Ez al dira langile borroka guztiak berez eredugarriak? Zentzu batean, bai. Borrokarik gabe, luzaro ezinezkoa suertatzen baita eskubideak bermatzea. Patronalak oso ondo daki hori. Izan ere, patronalak jabegoa ez ezik legedia ere bere alde du —eta ordena zaintzen dutenak, jakina—; langileriak, berriz, klase elkartasuna eta sendotasuna, eta behar denean, lantegia geldiarazteko ahalmena. Zoritxarrez, aspaldi da, politika neoliberalari esker —sindikalismo mota baten laguntzaz, hori ere azaldu behar baita— asko moteldu da langileria. Ez du garai batean zuen indarra, irmotasuna eta bere buruarekiko konfiantza, zeinen eraginez lortu genuen orain kentzen ari diguten ongizatea. ‘Patronalaren jazarpenak ukitzen ez didan bitartez, bost axola niri, edo gaitz erdi!’. Bere buruari horrela hitz eginez egin diote aurre krisiari askok eta askok. Horregatik gaude gauden bezala. Patronala harrotuta eta langileria kikilduta. Krisiaren lehen zantzuekin etorri dira erregulazio txostenak (EREak), eta lantegi itxialdiak. Modu bateko edo besteko langile kanporatzeak. Langabeziaren handitzea, oro har. Jakina, lan finkoa ez zutenak lehen kaleratuak izan dira, gehienetan erresistentziarik gabe eta askotan lan finkoa zutenen onespen etsituarekin. Errealitate horren ondoren, ez da harritzeko langabezian geratu diren gazte andanak paso egitea sindikalismoari, grebei, eta abarrei. Catelsako langileen borroka logika horren kontra doa. Catelsako lantegia ez dago krisian, eta [...]