Santiagotarren aulki mugikorrekoak Kataluniako Irekira
Santiagotarrak taldeak Banyolesko aintziran (Girona, Herrialde Katalanak) ospatuko den Kataluniako Nazioarteko Erregatan parte hartuko du asteburuan. Aulki mugikorreko taldetik helduak eta gazteak joango dira, 18 arraunlari guztira, 10 ontzietan banatuta.
Santiagotarrak taldeak Banyolesko aintziran (Girona, Herrialde Katalanak) ospatuko den Kataluniako IV. Nazioarteko Irekian parte hartuko du asteburuan (Banyolesko Hiria V. Trofeoa eta Pedro Abreu V. Memoriala). Aulki mugikorreko taldetik helduak eta gazteak joango dira, 18 arraunlari guztira, 10 ontzietan banatuta.
Helduen taldea honako arraunlarien osatuko dute: Iñigo Aragon, Lionel Sarasola, Mikel Aragon, Bruno Fernandez, Igor Palenzuela, David Sevine, Benoit Ordoki eta Ander Rekarte.
Gazteei gagokionez beste zortzi hauek lehiatuko dira: Borja Portos, Ioritz Telleria, Sebastian Gallego, Eduardo Iguiñiz, Mikel Arocena, Alain Partido, Daniel Markote eta Antxon Gonzalez.