Portua eta Soroeta berritzea du helburu EAJ-k
EAJ alderdiak datozen lau urteetarako hirigintza proiektuak aurkeztu ditu eta Portuko eta Soroetako berritzea dira proiektu nagusienak. Bi auzoetako saneamenduak eta ur horniketak egokitzea da helburua eta hori egingo dela aprobetxatuz, oinezkoari gar...
EAJ alderdiak datozen lau urteetarako hirigintza proiektuak aurkeztu ditu eta Portuko eta Soroetako berritzea dira proiektu nagusienak. Bi auzoetako saneamenduak eta ur horniketak egokitzea da helburua eta hori egingo dela aprobetxatuz, oinezkoari garrantzia eman nahi diote. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenez, “Hondarribiko bi auzo esanguratsuenetakoan lan egingo dugu. Helburua, bizilagunak ahalik eta gustoen egotea da bere auzoetan. Hau da, arkitektura aldetik oztoporik ez izatea, autoa gonbidatua izatea eta oinezkoa protagonista, iraunkortasuna present edukitzea, argiztapen berriarekin, argi-kutsadura ekiditen duena”
Gainera Hondarribian tanatorioa egin nahi dute, “orain artean, Hondarribiarrok Irunera joan behar izaten dugu horrelako momento tristeetan. Hori dela eta, Hondarribian tanatorio bat egitea proposatzen dugu, Domingotxoenea hilerriaren ondoan, gune berdean. Oso zerbitzu beharrezkoa dela uste dugu, eta kokalekua ezinhobea, hilerriaren ondoan egonda, garraioak, aparkatzeko arazoak… konpontzen direlako”.
“Etxebizitza publikoari dagokionez, Muliaten geratzen diren 65 etxebizitzez gain, Presa eta Damarrin 163 etxebizitza publiko egitea proposatzen dugu. Gure gazteek daukaten etxebizitza ongi asko nolakoa den badakigu, eta ezinbestekoa da proiektu hau garatzea. Gainera, Hiriko Plan Orokorrean etxebizitza publikoaren aldeko apustu sendoa egiten dugu, emaitzak datozen urteetan ikusiko ditugu”.