
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek Aralarrera irteera antolatu dute etzirako. Lizarrustiko gainean hasiko dute ibilaldia eta hortik Lareo eta Enirio presara iritsiko dira. Hortik bi ibilaldi egingo dituzte; bata, Jentillarri dolmenetik Zaldibia eta Larraitzera. Eta bestetik joanez gero, Ganboa mendia (1.404 metro) egiteko aukera izango dute, eta hortik Larraitzera jaitsiko dira. Irailean Piriniotara Aralarko zeharkaldiak Piriniotarako egingo duten irteera prestatzeko balioko die mendizaleei. Datorren hilean joango dira Piriniotara, ekainaren 4an eta 5ean. Ozako oihanera joango dira eta han daudela Atxer Gaztelua (2.390 metro) eta Forca (2.391 metro) mendiak egiteko aukera izango dute. Izena emateko Etziko irteeran nahiz Piriniotako irteeran izena emateko aukera dago dagoeneko. Horretarako edota informazio gehiago eskuratzeko, hiru telefono zenbaki jarri dituzte eskuragarri: 943 39 07 26, 943 39 60 29 eta 943 39 60 55. Bestalde, hilaren 24an ezohiko asanblea egingo dute.

Xanet Arozena Muxika. Gemma Roteta Lopetegi. Jagoba Larburu Iza. Alex Los Santos Ferreres. Lali Santesteban Elizaga (independentea). Cristina Martinez Garrido (independentea). Iñaki Olaizola Antxustegi (independentea). Gemma Lopetegui Oliva (independ...

Oiasso Erromatar Museoak asteburuko bidaia antolatu du Palentziara (Espainia) ekainaren 10etik 12ra, Olmeda eta Tejada la Vieja erromatar garaiko hiribilduak ezagutzeko. Izan ere, publikoarentzako aurkezpenak egiteko azpiegitura berriak inauguratu behar dituzte bi leku haietan. Horiez gain, Palentziako Lurraldeko Museoa ere bisitatuko dute. Oiassotik jakinarazi dutenez, bai museoan, baita bi asentamenduetan bisita gidatuak egingo dira. Informazio gehiagorako eta izen emate orria jeisteko Oiassoren webgunea bisitatu daiteke.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Titika Rekalten eskutik, Zuberoa kantuz atala. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Arrosa irrati sareen tartea. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (err...