Itsas etorbidearen bilkura oso jendetsua izan zen
Itsas etorbideari buruzko bilkura irekia egin zuten herenegun Zokoburu auzoko Antton Abbadia hitzaldi aretoan. Jean-Baptiste Salaberri auzapezak eta Bernard Laville Zerbitzu Teknikoen zuzendariak gidatu zuten bilera; beraien ardura izan zen txostenaren aintzinatze-egoera, proiektuaren lerro nagusiak, eta obren baldintzen eta egutegiaren mailakatzeren berri ematea. Bilkura oso jendetsua izan zen, baita partehartzailea ere. Informazioa jasotzeaz gain, hainbat herritarrek eztabaidan parte hartu zuten, zalantzak argitzeko eskatuz eta proiektuaren gaineko iritzia emanez.

Lanak epeka eginen dituzte dira. Lehen fasean etorbidearen mendebaldean arituko dira langileak, Zokoburu eta Eukalitu karriken artean. Hor, badira 40 urte espaloia berritzen ez dela eta, hortaz, “zerbait egitea premiazkoa” zela azaldu zuen Lavillek.
Azken bi urteetan deituriko bilkura publikoetan izandako eztabaidei kasu eginez, urjentziazko zerbait egin beharrean, proiektu egituratzailea burutzea erabaki du Herriko Etxeak, orain arte inguruko kaleetan egindakoarekin bat etortzeko. Itsas etorbide berria iraultzailea izanen da, oinezkoei eta txirrindulariei lehentasuna emanen baitie, oraingoaren guztiz kontrakoa hain justu. Horregatik, aparkatzea arrazionalizatu eta kalitatezko antolamendua ezarri nahi dute udal arduradunek. Salaberri auzapezaren ustez, “horrek lagunduko du Hendaiako nortasuna eta herriaren irudia azkarki markatzen dituen itsasbazterra baloratzen”.