Irristatze kirolak probatzeko aukera emango dute Bikingo Egunean
Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren lehenengo edizioa antolatu du larunbaterako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Iñaki Navascuesek, HS2 Eskolako ordezkariak, atzo goizean azaldu zuenaren arabera, «Bikingo Eguna kirol irristakorrak ezagutarazteko egin nahi dugu, eta ondo pasatzea da helburu bakarra. Jendeari nor garen eta zer egiten dugun erakutsi nahi diogu». Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak bestetik, «ez gaude ohituta horrelako kirolak ikustera, eta larunbatean disfrutatzeko aukera izango dugu. Jendea parte hartzera animatu nahi dugu, ekintza ezberdina izango da», gehitu zuen. Longboard jaitsiera Jai eguna arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, orduan emango diote hasiera Longboard Guadalupeko jaitsierari. Lasterketa ikusgarria Artzuko sarreran hasiko dute eta Errandonea jatetxean bukatuko dute eta kilometro bateko eta 200 metroko luzera dauka. «Arrisku kirola den arren, ibilbidea ahalik eta seguruen izaten saiatu gara», esan zuen Navascuesek. 40 parte hartzaileentzako lekua dago, eta 32 kirolarik izena eman dute jada. Longboard jaitsiera egiteko eskolan apuntatu behar da, oinarrizko maila eskatzen dute, eta federatua izan behar da. Proba hasi baina ordu bete lehenago mendira igotzeko errepidea itxiko dute. Festak Kai Zaharrean jarraituko du, bertan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera ondorengo ekintzak egingo dituzte: Stand Up Paddle Surf, Slack Line, Slalom Longboard Skate eta grafitiak. Jarraian San Miguelek lagundutako [...]
Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren lehenengo edizioa antolatu du larunbaterako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Iñaki Navascuesek, HS2 Eskolako ordezkariak, atzo goizean azaldu zuenaren arabera, «Bikingo Eguna kirol irristakorrak ezagutarazteko egin nahi dugu, eta ondo pasatzea da helburu bakarra. Jendeari nor garen eta zer egiten dugun erakutsi nahi diogu».
Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak bestetik, «ez gaude ohituta horrelako kirolak ikustera, eta larunbatean disfrutatzeko aukera izango dugu. Jendea parte hartzera animatu nahi dugu, ekintza ezberdina izango da», gehitu zuen.
Longboard jaitsiera
Jai eguna arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, orduan emango diote hasiera Longboard Guadalupeko jaitsierari. Lasterketa ikusgarria Artzuko sarreran hasiko dute eta Errandonea jatetxean bukatuko dute eta kilometro bateko eta 200 metroko luzera dauka. «Arrisku kirola den arren, ibilbidea ahalik eta seguruen izaten saiatu gara», esan zuen Navascuesek. 40 parte hartzaileentzako lekua dago, eta 32 kirolarik izena eman dute jada. Longboard jaitsiera egiteko eskolan apuntatu behar da, oinarrizko maila eskatzen dute, eta federatua izan behar da. Proba hasi baina ordu bete lehenago mendira igotzeko errepidea itxiko dute.
Festak Kai Zaharrean jarraituko du, bertan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera ondorengo ekintzak egingo dituzte: Stand Up Paddle Surf, Slack Line, Slalom Longboard Skate eta grafitiak. Jarraian San Miguelek lagundutako janari, edari eta opariak banatuko dituzte. Jaiak aurrera egingo du, izan ere, gaueko 22:00etan sari banaketa egingo dute Uxoa tabernan eta ondoren kontzertua izango da.