Gizon bat atxilotu dute adin txikiko bati sexu ukituak egiteagatik
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, ustez taberna bateko komunean adin txikiko bati sexu ukituak egiteagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean izan zen gertakizuna. Adin txikikoa taberna batean zegoen...
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, ustez taberna bateko komunean adin txikiko bati sexu ukituak egiteagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean izan zen gertakizuna. Adin txikikoa taberna batean zegoen bere amarekin, eta komunera joan zen eskuak garbitzera. Herrizaingo Sailaren arabera, handik ateratakoan bere amari esan zion sexu ukituak egin zizkiola tabernan zerbait hartzen ari zion gizon batek. Ama Ertzaintzarengana zuzendu zen, eta ertzainek atxilotu egin zuten. Gaineratu dutenez, gizon bera beste behin atxilotu zuten adin txikiko bati ere sexu ukituak egiteagatik. Ustezko erasotzailea Donostiako Auzitegiaren esku utzi dute.