Espainiako 17 urtez azpiko judo Txapelketa irabazi du Xabier Cazorlak
Xabier Cazorla Usurbil Judo Taldeko lezoarrak 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan Formenteran (Kanariar Uharteak). Hirugarren urrezko domina du txapelketa horretan. Lehenengo borrokaldian ippon bidez gailendu zen Cazo...
Xabier Cazorla Usurbil Judo Taldeko lezoarrak 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan Formenteran (Kanariar Uharteak). Hirugarren urrezko domina du txapelketa horretan. Lehenengo borrokaldian ippon bidez gailendu zen Cazorla. Bigarrenean aurkaria kanporatu zuten egin zituen faltengatik. Azken borrokaldian ondo aritu zen lezoarra. Garaipen horrekin, Poloniara joango da, Europako Kopa jokatzera