Aralartik zeharkaldia prestatu du Itsastarrak-ek
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek Aralarrera irteera antolatu dute etzirako. Lizarrustiko gainean hasiko dute ibilaldia eta hortik Lareo eta Enirio presara iritsiko dira. Hortik bi ibilaldi egingo dituzte; bata, Jentillarri dolmenetik Zaldibia eta Larraitzera. Eta bestetik joanez gero, Ganboa mendia (1.404 metro) egiteko aukera izango dute, eta hortik Larraitzera jaitsiko dira. Irailean Piriniotara Aralarko zeharkaldiak Piriniotarako egingo duten irteera prestatzeko balioko die mendizaleei. Datorren hilean joango dira Piriniotara, ekainaren 4an eta 5ean. Ozako oihanera joango dira eta han daudela Atxer Gaztelua (2.390 metro) eta Forca (2.391 metro) mendiak egiteko aukera izango dute. Izena emateko Etziko irteeran nahiz Piriniotako irteeran izena emateko aukera dago dagoeneko. Horretarako edota informazio gehiago eskuratzeko, hiru telefono zenbaki jarri dituzte eskuragarri: 943 39 07 26, 943 39 60 29 eta 943 39 60 55. Bestalde, hilaren 24an ezohiko asanblea egingo dute.
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek Aralarrera irteera antolatu dute etzirako.
Lizarrustiko gainean hasiko dute ibilaldia eta hortik Lareo eta Enirio presara iritsiko dira. Hortik bi ibilaldi egingo dituzte; bata, Jentillarri dolmenetik Zaldibia eta Larraitzera. Eta bestetik joanez gero, Ganboa mendia (1.404 metro) egiteko aukera izango dute, eta hortik Larraitzera jaitsiko dira.
Irailean Piriniotara
Aralarko zeharkaldiak Piriniotarako egingo duten irteera prestatzeko balioko die mendizaleei. Datorren hilean joango dira Piriniotara, ekainaren 4an eta 5ean. Ozako oihanera joango dira eta han daudela Atxer Gaztelua (2.390 metro) eta Forca (2.391 metro) mendiak egiteko aukera izango dute.
Izena emateko
Etziko irteeran nahiz Piriniotako irteeran izena emateko aukera dago dagoeneko. Horretarako edota informazio gehiago eskuratzeko, hiru telefono zenbaki jarri dituzte eskuragarri: 943 39 07 26, 943 39 60 29 eta 943 39 60 55.
Bestalde, hilaren 24an ezohiko asanblea egingo dute.