Adinduei iruzurra egiten ari direla zabaldu dute
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, herriko pertsona adindu batzuei iruzur egin diete. Ustezko iruzurgileek Udalaren izenean deitzen diete, adinduentzako opari bat dutela esanez. Ondoren, trajedun bi gizon agertzen dira bere etxean eta oparia ematen diote...
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, herriko pertsona adindu batzuei iruzur egin diete.
Ustezko iruzurgileek Udalaren izenean deitzen diete, adinduentzako opari bat dutela esanez. Ondoren, trajedun bi gizon agertzen dira bere etxean eta oparia ematen diote, baina trukean dirua eskatzen diote ezezagun horiek. Lezoko Udalak inolako opari kanpainarik egiten ari ez dela berretsi ondoren, adinduei gomendatu die euren segurtasuna zaintzeko, eta atea irekitzeko beharrik ezdutela. Horrez gain, zalantzarik izanez gero Udalera deitzeko eskatu diete kaltetuei. Gainera, norbaiti gertatu bazaio, Udaltzaingora deitzeko esan dute.