Udal kontuekin kezkatuta dago EAJ
EAJk Udal kontuen inguruan bere kezka adierazi du eta, “marketing kanpaina baten ostean, engainaturik ez bozkatzeko” eskatu die hiritarrei Xabier Iridoy-k, Irungo EAJko alkategaiak. Alderdiak Udal kontuen benetako egoera zein den azaltzen d...
EAJk Udal kontuen inguruan bere kezka adierazi du eta, “marketing kanpaina baten ostean, engainaturik ez bozkatzeko” eskatu die hiritarrei Xabier Iridoy-k, Irungo EAJko alkategaiak. Alderdiak Udal kontuen benetako egoera zein den azaltzen duen txostena zabalduko duela aurreratu du hautagai jeltzaleak, Santanok maiatzaren 22 arte ezkutatu nahi duena.
“EAJ ahalegin berezia egiten ari da informazio ekonomiko hau modu ulergarrian hiritarrei helarazteko. Uste dugu hauek ez dutela udaletxeko teknizismo eta magnitudeak ezagutzeko beharrik, baina ordezkatzen dituztenek edota ordezkatzeko asmoa dutenek, nahasteko helburuz, beren ezagutza faltaz aprobetxatuko ez direnaren konfiantza izan behar dute”, gehitu du Iridoy-k.