Pasaiako Hamaikabaten arabera Bilduk ez ditu hauteskunde kartelak errespetatzen
Miriam Cano Puyk, Pasaiako Alkatetzarako Hamaikabaten (H1!) hautagaiak, herriko zenbait hauteskunde paneletan Bilduk Hamaikabaten hauteskunde kartelak estali dituela salatu du. Canok bere gaitzespena adierazi nahi du honelako ekintzen aurrean, eta R...
Miriam Cano Puyk, Pasaiako Alkatetzarako Hamaikabaten (H1!) hautagaiak, herriko zenbait hauteskunde paneletan Bilduk Hamaikabaten hauteskunde kartelak estali dituela salatu du.
Canok bere gaitzespena adierazi nahi du honelako ekintzen aurrean, eta “demokraziaren kontzeptuan eta ideia politiko guztien errespetuan” horrelakoek tokirik ez dutela aldarrikatu du.