Hitzarmena sinatu du Lezoko Udalak Hamaika telebistarekin
Lezoko Udalak Hamaika Telebistarekin hitzarmena sinatu du. Horrela, Udalak ekarpen ekonomikoa egingo dio euskarazko telebista kateari eta Hamaikak Lezoko eta inguruko albisteen berri emango du. Iñaki Uria kateko zuzendari nagusiak adierazi duenez, or...
Lezoko Udalak Hamaika Telebistarekin hitzarmena sinatu du. Horrela, Udalak ekarpen ekonomikoa egingo dio euskarazko telebista kateari eta Hamaikak Lezoko eta inguruko albisteen berri emango du. Iñaki Uria kateko zuzendari nagusiak adierazi duenez, orain Jaizkibel mendiko antenatik igortzen dute seinalea, «eta orain San Markotik bidaltzen saiatuko gara».
Bestalde, www.ahotsak.com-ekin ere hitzarmena egin du Lezoko Udalak. Euskal Herriko 195 herrietako 78 urtetik gorako pertsonen testigantzak jasotzen ari dira webgunekoak. Lezon 48 testigantza jaso dituzte eta gehiago jaso nahi dituzte, Udalarekin elkarlanean, datozen hiru urteetan.