Etxebizitza eta enplegua hizpide
Etxebizitza eta enplegua hizpide izan dituzte gaur goizean popularrek, Irungo Pio XII. plazan egindako agerraldian. Juana Bengoecheak, Irungo alkategaiak azaldu duenaren arabera, Irungo bizilagunentzako beharrezkotzat jo du etxebizitza, eta ondorioz, a...
Etxebizitza eta enplegua hizpide izan dituzte gaur goizean popularrek, Irungo Pio XII. plazan egindako agerraldian. Juana Bengoecheak, Irungo alkategaiak azaldu duenaren arabera, Irungo bizilagunentzako beharrezkotzat jo du etxebizitza, eta ondorioz, alokairu sozialeko etxebizitzaren alde azaldu da. Gainera lan merkatuari ere garrantzi berezia eman nahi izan dio, eta langileen bizi baldintzak hobetzeko lan egingo dutela esan du.
EAEko PPko buruak, Antonio Basagoitik, “ETAko kide bat Bilduko kartel batekin kartzelatik ateratzen ikusi dugu aste honetan, eta irudiak mila argudio baino gehiago balio du”, gehitu nahi izan du. Honela, popularren aldeko botua ematen dutenek, Bildu gelditzeko pausua emango dutela esan du.