Zazpi plaza libre, defentsa pertsonaleko ikastaroan
Emakume gazteak defentsa pertsonalean trebatzeko asmoz, ikastaroa antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Ostiraletan izango dira saioak, barrutiko gimnasioan, 21:00etatik 22:00etara. 14 eta 18 urte arteko neskek eman dezakete izena. Ikastaroak 23 euroko p...
Emakume gazteak defentsa pertsonalean trebatzeko asmoz, ikastaroa antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Ostiraletan izango dira saioak, barrutiko gimnasioan, 21:00etatik 22:00etara. 14 eta 18 urte arteko neskek eman dezakete izena. Ikastaroak 23 euroko prezioa du, baina hutsik egiten ez dutenei ikastaroa bukatuta dirua itzuliko zaie. Zazpi plaza daude libre. Izena emateko 943 52 56 13 eta 679 33 24 11 telefono zenbakietara dei daiteke, edota bekozbeko@bekozbeko.com helbidera idatzita.