UPyD: “Kanpo kaia erokeria da”
Conchita de la Riva UPyD alderdiaren Batzar Nagusietarako zerrendaburua eta Gorka Maneiro legebiltzarkidea Pasaian izan dira gaur. Jaizkibelen magalean egin nahi duten kanpo kaia “erokeria” dela esan dute, eta egitasmoaren kontrako alegazio...
Conchita de la Riva UPyD alderdiaren Batzar Nagusietarako zerrendaburua eta Gorka Maneiro legebiltzarkidea Pasaian izan dira gaur. Jaizkibelen magalean egin nahi duten kanpo kaia “erokeria” dela esan dute, eta egitasmoaren kontrako alegazioak aurkeztu zituztela jakinarazi dute. Hala, Pasaiako badiaren biziberritzearen alde egin dute UPyDko kideek, eta egungo kaiaren jarduera egokitzeko asmoa agertu dute. “Pasaiako portuaren egokitzea Bilboko eta Baionako portuen jarduerarekin uztartu beharko litzateke”, esan dute. Hala, Espainiako Ingurumen Ministerioaren txostenarekin bat egin dute De la Rivak eta Maneirok, eta esan dute kanpo kaiaren ingurumen eragina “atzeraezina” litzatekeela.