Mahai-ingurua egin dute ‘Hitza herriari’ lelopean
Udal politikari buruzko eztabaida izan zen atzo Errenteria Hiria Kulturgunean, hainbat taldek eta auzo elkartek antolatuta, eta Hitza herriari lelopean. Herriko alkategaiak izan ziren Niessenen, PSE-EEko ordezkaria izan ezik. Hasteko, hamar minutuz hit...
Udal politikari buruzko eztabaida izan zen atzo Errenteria Hiria Kulturgunean, hainbat taldek eta auzo elkartek antolatuta, eta Hitza herriari lelopean.
Herriko alkategaiak izan ziren Niessenen, PSE-EEko ordezkaria izan ezik.
Hasteko, hamar minutuz hitz egin zuen hautagai bakoitzak, lan ildoak eta parte hartzea nola bultzatuko duten azaltzeko. Ondoren, beste txanda bat izan zuten, bost minutukoa bakoitzak, erantzunen txanda.
Azkenik, herritarrek hartu zuten hitza, eta hainbat galdera egin zizkieten alkategaiei.
Horixe zen ekitaldiaren helburua, hautagaiek euren azalpenak emateaz gain, hitza herritarrei ematea.