Giro paregabea dantzari txikiekin
Herenegun ospatu zuten Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan 6 eta 12 urte arteko 130 haurrek hartu zuten parte. Lau dantza taldetako dantzariak ziren: Lezoko Murixka, Errenteria-Oreretako Ereintza, Irungo Meaka eta Iruñeko Amaiur. 11:00etan bildu ziren...
Herenegun ospatu zuten Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan 6 eta 12 urte arteko 130 haurrek hartu zuten parte. Lau dantza taldetako dantzariak ziren: Lezoko Murixka, Errenteria-Oreretako Ereintza, Irungo Meaka eta Iruñeko Amaiur. 11:00etan bildu ziren Lopene plazan eta kalejira egin zuten. Ongi etorria egin zieten segidan talde gonbidatuei Saldise plazan. Bazkaldu ondoren, haurrentzako jolasak egin zituzten eta 17:00etatik aurrera ekitaldi nagusia egin zuten.