Ezker abertzalea: “Alkateak legeen gainetik jokatzen du bere interesen arabera”
Juan Carlos Merino alkatea “gehiegikeriaz” aritu izana salatzearekin batera gorako helegitea aurkeztu duela azaldu du ezker abertzaleak gaur egindako agerraldian. Santi Angulo zinegotziak salatu duenez, lau urte hauetan “argi gelditu da nahiz eta gehiengoak onartu bere aldeko ez diren akordioak ez dituela gauzatzen, eta lege eta eskubideen gainetik jokatzen duela bere interesen arabera”. Hala azken bi udal batzarretan gertatutakoak aipatu ditu Karlos Muruak. Apirilaren 15ean egindako udal bilkuran maiatzeko lehenengo astean Murias Center 4-ren gainean bilera egitea adostu zuen udal batzarrak. Data pasatu bada ere, bilera horren berririk ez dutela izan azaldu du Muruak “ez du udalbatzarrak hartutako erabakia bete eta gainera beste udalbatzarreko kideoi zor digun errespetuari muzin egin dio”, gaineratu du. Premiazko prozedura Azken ohiko udalbatzarrean, berriz, premiazko prozedura erabilita mozioa aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek “alkateak, baina, ez zuen onartu eztabaidatzea nahiz eta zinegotziok dugun eskubidea izan”. Horren aurrean gorako helegitea aurkeztu dutela jakinarazi du Muruak. Bertan alkateak hartutako erabakia indargabetzeko, eta aurkeztutako mozioa eztabaidatu ahal izateko bozketa egiteko eskatu du ezker abertzaleak. Angulok, gobernuan dauden beste alderdien jarrera ere salatu du “utzikeria edo komenientziagatik nahi duena egiten uzten diote alkateari bere gobernukideek”. Horren ondorioz udalaren funtzionamendu demokratikoa kolokan dagoela nabarmendu du zinegotzi abertzaleak. Muruak bere [...]
Juan Carlos Merino alkatea “gehiegikeriaz” aritu izana salatzearekin batera gorako helegitea aurkeztu duela azaldu du ezker abertzaleak gaur egindako agerraldian. Santi Angulo zinegotziak salatu duenez, lau urte hauetan “argi gelditu da nahiz eta gehiengoak onartu bere aldeko ez diren akordioak ez dituela gauzatzen, eta lege eta eskubideen gainetik jokatzen duela bere interesen arabera”. Hala azken bi udal batzarretan gertatutakoak aipatu ditu Karlos Muruak. Apirilaren 15ean egindako udal bilkuran maiatzeko lehenengo astean Murias Center 4-ren gainean bilera egitea adostu zuen udal batzarrak. Data pasatu bada ere, bilera horren berririk ez dutela izan azaldu du Muruak “ez du udalbatzarrak hartutako erabakia bete eta gainera beste udalbatzarreko kideoi zor digun errespetuari muzin egin dio”, gaineratu du.
Premiazko prozedura
Azken ohiko udalbatzarrean, berriz, premiazko prozedura erabilita mozioa aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek “alkateak, baina, ez zuen onartu eztabaidatzea nahiz eta zinegotziok dugun eskubidea izan”. Horren aurrean gorako helegitea aurkeztu dutela jakinarazi du Muruak. Bertan alkateak hartutako erabakia indargabetzeko, eta aurkeztutako mozioa eztabaidatu ahal izateko bozketa egiteko eskatu du ezker abertzaleak.
Angulok, gobernuan dauden beste alderdien jarrera ere salatu du “utzikeria edo komenientziagatik nahi duena egiten uzten diote alkateari bere gobernukideek”. Horren ondorioz udalaren funtzionamendu demokratikoa kolokan dagoela nabarmendu du zinegotzi abertzaleak. Muruak bere aldetik “defizit demokratikoa duen pertsonak ezin duela udal baten gidari izan”, gaineratu du.