Birgaitzea eta kanpo kaia, sozialisten helburu nagusi
Kanpo kaia eta birgaitzea izan dituzte hizpide gaur goizean sozialistek, Trntxerpeko alkateordetzan egin duten agerraldian. Inguruko bizilaguntentzako behar-beharrezkotzat jo dute Pasaia birgaitzea, baina baita kanpo kaia eraikitzea ere. Agerraldian iz...
Kanpo kaia eta birgaitzea izan dituzte hizpide gaur goizean sozialistek, Trntxerpeko alkateordetzan egin duten agerraldian. Inguruko bizilaguntentzako behar-beharrezkotzat jo dute Pasaia birgaitzea, baina baita kanpo kaia eraikitzea ere.
Agerraldian izan dira Izaskun Gomez alkategaia, Miguel Buen ahaldun nagusi izateko hautagaia, eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio, Lan eta Etxebizitza sailburua.
Gomezek hartu du hitza lehenengo. Beste Pasaia bat posible dela nabarmendu du: “Etorkizuna aukeraz beterik dugu eta aukera horiekin Pasaia egon behar duen tokian kokatuko dugu. Benetan, sozialistek sinisten dugu horretan”.
Arriolak hitz egin du ondoren. Eskerrak eman dizkio Miguel Bueni, Pasaiako kanpo kaiaren eta birgaitzearen gainean instituzio guztiak ados jartzea lortu duelako:
Azkenik, Miguel Buenek hartu du hitza. Birgaitzeak integrala izan behar duela nabarmendu du, eta sozialisten proiektua sendoa eta argia dela gogorarazi: “Sozialistak gaude proiektuaren eta konpromisoaren buruan, ez EAJk bezala. Nabarmena da Olanoren eta Egibarren interes falta. Nazionalisten batasunarekin obsesionatuta jarraitzen dute”. Obsesio horren aurrean, sozialistentzako eskatu du botoa, eta lidergo eta konpromiso hori irudikatzen duen Izaskun Gomezentzat.