Landarbasok 20 urte bete ditu
Bigarren hamarkada ere egin du Landarbasok, eta hori dagokion bezala ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte gaurtik hasi eta urte osora begira. Gaur, hain zuzen, Xenpelar Etxeko Landarbaso abesbatza, hogei urte erakusketa inauguratuko dute, arratsaldeko zazpietan. Gaur jardun dira hogei urte horien gainean Juan Carlos Merino alkatea, Jose Angel Rodriguez Errenteria Musikaleko presidentea eta Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzako zuzendaria. Merinok nabarmendu du hogei urte “emankor eta oparoak” izan direla, batik bat emanaldiei dagokienez. Hala, pixkanaka aitorpena jaso duela iritzi dio, bai Euskal Herri mailan eta baita nazioartean ere: “Txinatik Tolosara”. Rodriguezek berretsi du Landarbasorekin elkarlanean jarraituko dutela, eta edozein ekintza eta hitzarmenetarako prest dagoela Errenteria Musikal. 231 kontzertu, eta hamar nazioarteko sari Tolaretxipik hogei urte hauetako datuen berri eman du: “231 kontzertu, lau sari nazional, nazioarteko hamar sari, bost Grand Prix”, izan dira Musikasteren zenbakiak. Horrez gain, hamalau estreinaldi egin ditu (guztiak Musikasten), eta zazpi herrialdeetan eman ditu kontzertuak. Musikasten, hain zuzen, zortzi urtez jarraian egon dela Landarbaso gogorarazi du Tolaretxipik, eta Donostiako Musika Hamabostaldian, bost aldiz. Datuekin batera, prestatu dituzten ekintzak ere jakinarazi ditu. Gaur, hasiko dira erakusketaren inaugurazioarekin (maiatzaren 21a arte egongo da zabalik), eta horrekin batera, estreinaldiak nabarmendu ditu. Hiru izango dira denera: Alcaraz, Guerrero eta Miskinis. Horrez [...]
Bigarren hamarkada ere egin du Landarbasok, eta hori dagokion bezala ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte gaurtik hasi eta urte osora begira. Gaur, hain zuzen, Xenpelar Etxeko Landarbaso abesbatza, hogei urte erakusketa inauguratuko dute, arratsaldeko zazpietan.
Gaur jardun dira hogei urte horien gainean Juan Carlos Merino alkatea, Jose Angel Rodriguez Errenteria Musikaleko presidentea eta Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzako zuzendaria.
Merinok nabarmendu du hogei urte “emankor eta oparoak” izan direla, batik bat emanaldiei dagokienez. Hala, pixkanaka aitorpena jaso duela iritzi dio, bai Euskal Herri mailan eta baita nazioartean ere: “Txinatik Tolosara”.
Rodriguezek berretsi du Landarbasorekin elkarlanean jarraituko dutela, eta edozein ekintza eta hitzarmenetarako prest dagoela Errenteria Musikal.
231 kontzertu, eta hamar nazioarteko sari
Tolaretxipik hogei urte hauetako datuen berri eman du: “231 kontzertu, lau sari nazional, nazioarteko hamar sari, bost Grand Prix”, izan dira Musikasteren zenbakiak. Horrez gain, hamalau estreinaldi egin ditu (guztiak Musikasten), eta zazpi herrialdeetan eman ditu kontzertuak. Musikasten, hain zuzen, zortzi urtez jarraian egon dela Landarbaso gogorarazi du Tolaretxipik, eta Donostiako Musika Hamabostaldian, bost aldiz.
Datuekin batera, prestatu dituzten ekintzak ere jakinarazi ditu. Gaur, hasiko dira erakusketaren inaugurazioarekin (maiatzaren 21a arte egongo da zabalik), eta horrekin batera, estreinaldiak nabarmendu ditu. Hiru izango dira denera: Alcaraz, Guerrero eta Miskinis.
Horrez gain, Tolosako abesbatzen lehiaketan parte hartuko duela aurreratu du, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari bakarrak izango direla. Santa Zeziliari begira, egingo dituzte hogeigarren urteurrenaren ospakizunak. Azaroaren 19rako kontzertua antolatu dute, eta ondoren, afaria egingo dute abesbatzatik pasatu diren 300 lagunekin.
Landarbasoren hastapenak ere gogorarazi ditu Tolaretxipik, eta nola lagun taldetxo bat 45 pertsonek osatutako talde egonkortua bihurtu den. Batik bat, azken urteetan lortu dutela arrakasta zehaztu du: “Azken hamar urteetan nazioarteko lehiaketa guztietan lortu dugu sariren bat”. Etorkizunari begira, abesbatza sinfonikoa sortzea dutela helburu adierazi du.