Irungo trafikoa arintzeko lur gaineko tranbiaren alde egingo dute jeltzaleek
Hauteskunde kanpainian hizpide izango dituzten gai nagusiak aurkeztu ditu aste honetan Xabier Iridoy buru duen EAJren hautagaitzak. Jeltzaleak Udalean talde bezala lan egiteko konpromisoa agertu dute, eta hala azaldu ziren astelehenean eta asteazkenean komunikabideen aurrean, kanpainiako ildo nagusiak aurkezteko. Zubietako Parke Teknologikoaren aldeko apustua, langabeziaren kontrako borroka, eta lur gaineko tranbia, horiek dira jeltzaleen apustuetako batzuk. Trafikoa da Iridoyren ustez hiriak duen buruhauste larrienetakoa, “herritarrak ados jartzen dituen arazoa”. Alkategaiarentzat lur gaineko tranbiak hiriko trafikoa arintzen lagunduko luke, eta kutsadura murriztu; Azken Portu kiroldegitik abiatu eta Hondarribiko hondartzaraino iritsi beharko luke tranbiak bere ustez, “hiri erdigunetik igaroz”. Gainera, bidegorri sarea osatzea ezinbestekoa ikusten dute Irungo jeltzaleek. Hiriko bidegorri sarea “egin behar ez den urbanismoaren eredu” da Elena Etxegoienentzat, EAJko zerrendako hirigintzaz arduradunarentzat. Alde Zaharraren erabateko zaharberritzea bultzatuko dutela esan zuen Etxegoienek, eta zeregin horretarako zinegotzi ordezkari bat beharrezkoa dela uste du, alboan tekniko multzo bat izango lukeena. Gainera, trenbide eremuaren moldatzeko proiektua bultzatuko dutela ziurtatu du, baina “udaletxeko ekonomia sine-die hipotekatu gabe”.
Hauteskunde kanpainian hizpide izango dituzten gai nagusiak aurkeztu ditu aste honetan Xabier Iridoy buru duen EAJren hautagaitzak. Jeltzaleak Udalean talde bezala lan egiteko konpromisoa agertu dute, eta hala azaldu ziren astelehenean eta asteazkenean komunikabideen aurrean, kanpainiako ildo nagusiak aurkezteko. Zubietako Parke Teknologikoaren aldeko apustua, langabeziaren kontrako borroka, eta lur gaineko tranbia, horiek dira jeltzaleen apustuetako batzuk.
Trafikoa da Iridoyren ustez hiriak duen buruhauste larrienetakoa, “herritarrak ados jartzen dituen arazoa”. Alkategaiarentzat lur gaineko tranbiak hiriko trafikoa arintzen lagunduko luke, eta kutsadura murriztu; Azken Portu kiroldegitik abiatu eta Hondarribiko hondartzaraino iritsi beharko luke tranbiak bere ustez, “hiri erdigunetik igaroz”. Gainera, bidegorri sarea osatzea ezinbestekoa ikusten dute Irungo jeltzaleek. Hiriko bidegorri sarea “egin behar ez den urbanismoaren eredu” da Elena Etxegoienentzat, EAJko zerrendako hirigintzaz arduradunarentzat.
Alde Zaharraren erabateko zaharberritzea bultzatuko dutela esan zuen Etxegoienek, eta zeregin horretarako zinegotzi ordezkari bat beharrezkoa dela uste du, alboan tekniko multzo bat izango lukeena. Gainera, trenbide eremuaren moldatzeko proiektua bultzatuko dutela ziurtatu du, baina “udaletxeko ekonomia sine-die hipotekatu gabe”.