Ezker Batua koalizioak propaganda banatu du gaur arratsaldean Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian. Herriko alkategai Jose Manuel Ferradasez gain, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendaburu Arantza Gonzalez pasaitarra ere izan da bertan. Beste hainbat hautagai eta militantek lagundu dituzte.
EBk “herri eredu ezberdina” proposatzen duela adierazi du Ferradasek, “bai Errenteriarako zein Oarsoalderako”. EAJren eta PSE-EEren eredua gaitzetsi du, “zementozko monumentu bat bilakatu nahi dutelako gure lurraldea”. Gainera, zalantzan jarri dute alderdi horiek proposatu dituzten proiektu horiek enplegua zein ekonomia bultzatzen dutenik.
Horregatik, euren koalizioa aurkeztu du proeiktu horiek ekiditeko berme bezala eta “ekonomia berriko enpresak sustatzeko zein naturaren esplotazioarekin amaitzeko”. Horrela, “udalerri hobe baten alde” lanean jarraituko dutela adierazi du, “ordezaktzen ditugun herritarrekin batera”.