Gizarte Zerbitzuak nabarmendu ditu EAJk
Gaur goizean EAJko zerrendako kideak eta hirugarren adinarekin lotura duten ordezkariak Kasino Zaharrean bildu dira alderdiaren ildo nagusiak aurkezteko. “Udalaren eguneroko lanean gizarte zerbitzuak guretzat ezinbesteko atalak dira. Azken lau ur...
Gaur goizean EAJko zerrendako kideak eta hirugarren adinarekin lotura duten ordezkariak Kasino Zaharrean bildu dira alderdiaren ildo nagusiak aurkezteko. “Udalaren eguneroko lanean gizarte zerbitzuak guretzat ezinbesteko atalak dira. Azken lau urte hauetan, gizarte beharrekin loturiko edozein gai hartatzeko beharrezkoak ziren baliabideak bideratu, eta hala jarraituko du”, esan du Aitor Kerejetak, alderdiaren alkategaiak. “Gipuzkoa eta Euskadiren parekatuta, gure langabezi tasa baxuagoa dela esan behar da” dio Kerejetak. Hala ere, kontuan izan behar da gizartean arazo bat daukagula langabetu bat dagoen tokian, eta hori zaindu egin behar dugu. Zerbitzu publiko eta Udaletxeen arteko koordinazio bat bilatu behar dugu”.
Gainera Kasino Zaharrean egiten den lana aipatu nahi izan du Kerejetak, “argi utzi behar dugu jarduera eta etxe honetan egiten diren ekitaldi eta mugimendu guztiek gure laguntza guztia izango dutela. Hirugarren Adina aldatzen ari da, eta gizarte bezala, ezin dugu adineko pertsona hauek duten esperientzia eta jakituria alde batera utzi. Pertsona hauek Hondarribian garrantzia gehiago izan beharko lukete, hori dela eta, udal politikak lantzerako orduan partehartze gehiago eskainiko diegu”.