Euskal Herria izango da aurten Bretainiako Mor Bihan topaketan ohorezko gonbidatua
Bi urtero ospatzen da Bretainian ontzi tradizionalen Mor Bihan topaketa eta aurten Euskal Herria izango da han ohorezko gonbidatua. Euskal espedizioa koordinatzen Albaola elkartea arituko da. Gaur aurkeztu dute ekimena, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan, lagundu duten erakunde guztietako arduradunak bertan zirela. Eusko Jaurlaritzako turismo saileko Ana Izagirre eta Ernesto Murgiondo, Aldundiko Pilar Azurmendi, Oarsoaldeako eta Pasaiako alkateorde Ander Poza eta Maider Ziganda alkatea izan dira han, eta guztiek eskertu dute Albaolaren lana. Albaolaren izenean Xabier Agotek hitz egin du. Azaldu duenez, beraiekin batera itsas ondarearen eremuan lan egiten duten beste euskal elkarte batzuk joango dira Bretainiara. Zehazki Lapurdiko Branka, Hendaika eta Ur Joko, eta Baizkaitik, Lekeitioko Bateleroak eta Algortako Itsas Egurra Haizea. Guztira, 250 lagun inguru. 23 bat ontzi tradizional eramango dituzte Bretainiara, eta 180 marinel inguru ariko dira nabigatzen, tartean Pasaia Lezo Lizeoko hemezortzi ikasle. Topaketa hilaren 30ean hasi eta ekainaren 5ean bukatuko da.
Bi urtero ospatzen da Bretainian ontzi tradizionalen Mor Bihan topaketa eta aurten Euskal Herria izango da han ohorezko gonbidatua. Euskal espedizioa koordinatzen Albaola elkartea arituko da. Gaur aurkeztu dute ekimena, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan, lagundu duten erakunde guztietako arduradunak bertan zirela. Eusko Jaurlaritzako turismo saileko Ana Izagirre eta Ernesto Murgiondo, Aldundiko Pilar Azurmendi, Oarsoaldeako eta Pasaiako alkateorde Ander Poza eta Maider Ziganda alkatea izan dira han, eta guztiek eskertu dute Albaolaren lana.
Albaolaren izenean Xabier Agotek hitz egin du. Azaldu duenez, beraiekin batera itsas ondarearen eremuan lan egiten duten beste euskal elkarte batzuk joango dira Bretainiara. Zehazki Lapurdiko Branka, Hendaika eta Ur Joko, eta Baizkaitik, Lekeitioko Bateleroak eta Algortako Itsas Egurra Haizea. Guztira, 250 lagun inguru. 23 bat ontzi tradizional eramango dituzte Bretainiara, eta 180 marinel inguru ariko dira nabigatzen, tartean Pasaia Lezo Lizeoko hemezortzi ikasle. Topaketa hilaren 30ean hasi eta ekainaren 5ean bukatuko da.