EMTEren diskoa, urteurrena dela eta
Errenteriako Musika Taldeen Elkartea zorioneko dago, aurten hogei urte bete baititu. Hori dela eta, disko bat atera du elkartea osatzen duten hamalau elkarteekin: EMTEko 20. urtemuga. Aurtengorako ere beste ekitaldi bat antolatu dute, madalenetarako ko...
Errenteriako Musika Taldeen Elkartea zorioneko dago, aurten hogei urte bete baititu. Hori dela eta, disko bat atera du elkartea osatzen duten hamalau elkarteekin: EMTEko 20. urtemuga. Aurtengorako ere beste ekitaldi bat antolatu dute, madalenetarako kontzertua emango dutela aurreratu baitute.
Gaur eman dute horren berri Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak eta Txema Marin EMTEko eta T.dinox taldeko kideak.
Hamalau talde horiek batik bat rock-ak eragindako musika egiten dutela jakinarazi du Marinek, eta horrenbestez, diskoa halakoa izango dela zehaztu du. Hamalau abestitatik sei izango dira euskaraz, beste sei gazteleraz, eta bi instrumentalak.
CDa Andoainen grabatu dutela adierazi du Marinek, eta izan dituzten arazoak kontuan izanda “nahiko kalitate ona” duela iritzi dio. Guztira, 1.000 kopia atera dituzte, eta horietatik ehun, Kultura Sailean utziko dituzte jendeak har ditzan. Gainontzekoak tabernetan egongo direla salgai azaldu du.