Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren erabakia bertan behera utzi, eta Bilduren zerrendei botoa emateko aukera izango da hilaren 22an. Oarso Bidasoan zazpi zerrenda aurkeztu ditu koalizioak: sei udalerrietakoak (Pasaia, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribia) eta Batzar Nagusietakoa. Beraz, gaur, hauteskunde kanpaina hasi denean, Bilduk ere gainontzeko indar politikoen aukera berberak izango ditu.
Konstituzionalaren erabakiaren harira, gaurko hainbat sindikatuk 11:30erako deituta zituzten elkarretaratzeak bertan behera gelditu dira.

Atzo, gauerdian, Bilduren kartelak jartzen