Bildu hauteskundeetan egongo da eta mobilizazioak bertan behera gelditu dira
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren erabakia bertan behera utzi ondoren, Bilduren zerrendei botoa emateko aukera izango da hilaren 22an. Oarso Bidasoan zazpi zerrenda aurkeztu ditu koalizioak: sei udalerrietakoak (Pasaia, Errenteria-Orere...
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren erabakia bertan behera utzi ondoren, Bilduren zerrendei botoa emateko aukera izango da hilaren 22an. Oarso Bidasoan zazpi zerrenda aurkeztu ditu koalizioak: sei udalerrietakoak (Pasaia, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribia) eta Batzar Nagusietakoa. Beraz, gaur, hauteskunde kanpaina hasi denean, Bilduk ere gainontzeko indar politikoen aukera berberak izango ditu.
Konstituzionalaren erabakiaren harira, gehiengo sindikalak gaurko 11:30erako deituta zituzten elkarretaratzeak bertan behera gelditu dira.