Jazarpen kasuak direla eta, erantzukizunak argitzea nahi du ezker abertzaleak
Errenteriako Udalean izan diren lau jazarpen kasuetako batean epaia irmoa izan da: Udalak ia 221.000 euroko kalte ordainak eman behar dizkio langile ohi bati. Legeak dioena baliatuz, ezker abertzaleak ezohiko udalbatzarra eskatuko du erantzukizunak eskatzeko eta argitzeko: “Kalte ordainak ordaintzeko orduan eta zigorrak jasotzeko orduan argitu nahi dugu zeintzuk diren erantzule zuzenak”. Ezker abertzaleko zinegotziek azaldu dutenez, kalte ordainak ordaindu behar direnean, 30/1992 Legeak dio Udalak berak politikariei eta langileei erantzukizuna eskatzeko prozedura bere kabuz martxan jarri behar duela, eta horixe bera eskatu dute talde abertzaleko sei zinegotziek. Pasa den ostiraleko udalbatzarrean, LABeko eta ELAko kideek prozedura bera martxan jartzeko mozioa aurkeztu zuten, baina Juan Carlos Merino alkateak ez zien gai ordenean txertatzeko aukerarik eman. Hala, ezker abertzaleko zinegotziek pauso hori eman zuten, eta ostiralean bertan eskatu zuten ezohiko batzar hori. Orain, hamabost egun baino lehen deitu beharko du alkateak. Zinegotzien ustez, “oso larria” da lau lan istripuen gaia, eta beharrezkoa da erantzuleak nor izan diren zehaztea: “Udalak eta herritarrek ez dute zertan pertsona zehatz batzuek egindakoa ordaindu behar”. “Ezin dute zigor gabe geratu” Gaineratu dutenez, lan istripua eragin duten pertsonek “ezin dute zigor gabe gelditu, bestela, berriro gertatzeko arriskua dago”. Hala, Udalak lan istripuak saihestu behar dituela berretsi dute, [...]
Errenteriako Udalean izan diren lau jazarpen kasuetako batean epaia irmoa izan da: Udalak ia 221.000 euroko kalte ordainak eman behar dizkio langile ohi bati. Legeak dioena baliatuz, ezker abertzaleak ezohiko udalbatzarra eskatuko du erantzukizunak eskatzeko eta argitzeko: “Kalte ordainak ordaintzeko orduan eta zigorrak jasotzeko orduan argitu nahi dugu zeintzuk diren erantzule zuzenak”.
Ezker abertzaleko zinegotziek azaldu dutenez, kalte ordainak ordaindu behar direnean, 30/1992 Legeak dio Udalak berak politikariei eta langileei erantzukizuna eskatzeko prozedura bere kabuz martxan jarri behar duela, eta horixe bera eskatu dute talde abertzaleko sei zinegotziek.
Pasa den ostiraleko udalbatzarrean, LABeko eta ELAko kideek prozedura bera martxan jartzeko mozioa aurkeztu zuten, baina Juan Carlos Merino alkateak ez zien gai ordenean txertatzeko aukerarik eman. Hala, ezker abertzaleko zinegotziek pauso hori eman zuten, eta ostiralean bertan eskatu zuten ezohiko batzar hori. Orain, hamabost egun baino lehen deitu beharko du alkateak.
Zinegotzien ustez, “oso larria” da lau lan istripuen gaia, eta beharrezkoa da erantzuleak nor izan diren zehaztea: “Udalak eta herritarrek ez dute zertan pertsona zehatz batzuek egindakoa ordaindu behar”.
“Ezin dute zigor gabe geratu”
Gaineratu dutenez, lan istripua eragin duten pertsonek “ezin dute zigor gabe gelditu, bestela, berriro gertatzeko arriskua dago”. Hala, Udalak lan istripuak saihestu behar dituela berretsi dute, “eta horretarako, hartu behar diren erabakiak hartu”.
Horregatik, lau pertsonei instrukzioa egitea proposatuko dute ezohiko bilkura horretan. Miguel Buen garai hartako alkateari 2ez zuelako 31/1995 legeak lan arriskuen ebaluazioaren inguruan dioena zortzi urtez bete eta ez zuelako langilearen osasuna babesteko neurririk hartu”; Juan Carlos Merino orduko alkateordeari, “langilearen egoera larria jakin arren, ez zuelako haren osasuna babesteko neurririk hartu”; eta Juan Luis Gundin orduko udaltzain buruari eta Jose Antoni Ugartemendia ofizialorde atxikituari “langile ohiari eragindako jazarpen sistematikoan parte hartzeagatik”.
Gogorarazi dute Errioxan izandako lan jazarpen kasuetan PSOEk eskatu duela bertan inplikatukoak izatea kaltea ordainduko dutenak. “Beste tokietan ere guk eskatzen dugun bera eskatzen dute”, adierazi dute.