Jaizkibelgo itsas erreserbaren gaineko hitzaldia antolatu dute
Euskal Izurde eta Balezaleen elkarteko (EIBE) Enara Marcosek hitzaldia emango du ostiralean (hilak 6) Donibaneko Victor Hugo etxean. Albaolak, Itsas Mendi Elkarteak eta Eguzkik antolatu dute hitzaldia, elkarlanean. Enara Marcos itsas biologoa da eta bi...
Euskal Izurde eta Balezaleen elkarteko (EIBE) Enara Marcosek hitzaldia emango du ostiralean (hilak 6) Donibaneko Victor Hugo etxean. Albaolak, Itsas Mendi Elkarteak eta Eguzkik antolatu dute hitzaldia, elkarlanean. Enara Marcos itsas biologoa da eta bi gai hartuko ditu hizpide ostiralean: Batetik, Ulia, Jaizkibel eta Euskal Herriko zetazeoak: baleak eta izurdeak, eta bestetik, Jaizkibelgo Itsas Erreserba eta Donostia Biarritz korridorea. Hitzaldia 19:30ean da.