Erretiratuek bidaia egingo dute Portugalera
Gazte Izanak Erretiratuen Elkartea bidaia antolatzen ari da datorren ekainerako: Portugalera joango dira erretiratuak, ekainaren 6tik 12ra. Bidaia egin nahi dutenek 319 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko, Gazte Izanak-en egoitzatik pasatu beh...
Gazte Izanak Erretiratuen Elkartea bidaia antolatzen ari da datorren ekainerako: Portugalera joango dira erretiratuak, ekainaren 6tik 12ra.
Bidaia egin nahi dutenek 319 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko, Gazte Izanak-en egoitzatik pasatu behar dute, astean zehar, goizez: 10:30etik 12:00etara. Izena emateko azkeneko eguna hilaren 12 izango da (datorren osteguna). Dena den, bidaiako autobusa betetzeko adina pertsona lehenago apuntatzen badira, itxi egongo dute izena emateko aukera.
Izena emateko momentuan, 100 euro ordaindu beharko dituzte bidaia egin nahi dutenek.