Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Birgaitze Integralerako Area izendatu dute hirigune historikoa

Lezoko hirigune historikoa Birgaitzea Integraleko Area (BIA) izendatu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak. Horrela, Oarsoaldeko lau udalerrietako alde zaharrek izendapen berbera dute. Izendapen hori egiteko arrazoia azaldu du Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakari Ander Pozak: “Joan den mendeko hiri hazkunde bizkorraren ondorioz, hirigune historikoak hondatzen joan dira, tartean Lezokoa”. Pozak esan duenez, “administrazioaren eta bertako bizilagunen esfortzuarekin”, alde zaharren narriadura zuzentzen ari da, “dagoeneko eraikita dagoena hobetzeari lehentasuna emanez”. Laguntzak handitu dituzte Dagoeneko eraikita dauden etxeak birgaitzeko asmoz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez diru laguntzak jaso ditzakete, obrak hasi aurretik. Hirigune historikoan dagoen etxebizitza baten jabeak etxea berritzea erabakitzen badu, errenta aitorpenean desgrabatzeko eskubideaz gain, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak eta baldintza oneko maileguak eskuratzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzak lagunduko du finantzazioan. Alde batetik, udalek egiten dituzten lanak finantzatuko dituzte: obra proiektuaren kostuaren %90 arte finantza dezakete edo hirigintza obren %75. Bestalde, etxebizitzen jabeek egiten dituzten lanei emango dituzten laguntzak honakoak dira: komunitateak egiten obrak %5etik %10era igoko dituzte; partikularrena, berriz, %35raino eta desgrabatzeko eskubidea (gastu partikularraren %18a) eta mailegu pertsonalak baldintza hobeetan eskuratzeko aukera. Laguntza horiek jasotzeko Errenteria-Oreretako Olibet auzoan agentziak duen egoitzatik pasatu daiteke edo xsanchez@oarsoaldea.net helbidera bideratu daiteke eskakizuna. Horrez [...]

admin
Bidasoa
2011/05/03
Lezoko hirigune historikoa Birgaitzea Integraleko Area (BIA) izendatu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak. Horrela, Oarsoaldeko lau udalerrietako alde zaharrek izendapen berbera dute.
Izendapen hori egiteko arrazoia azaldu du Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakari Ander Pozak: “Joan den mendeko hiri hazkunde bizkorraren ondorioz, hirigune historikoak hondatzen joan dira, tartean Lezokoa”. Pozak esan duenez, “administrazioaren eta bertako bizilagunen esfortzuarekin”, alde zaharren narriadura zuzentzen ari da, “dagoeneko eraikita dagoena hobetzeari lehentasuna emanez”.
Laguntzak handitu dituzte
Dagoeneko eraikita dauden etxeak birgaitzeko asmoz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez diru laguntzak jaso ditzakete, obrak hasi aurretik. Hirigune historikoan dagoen etxebizitza baten jabeak etxea berritzea erabakitzen badu, errenta aitorpenean desgrabatzeko eskubideaz gain, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak eta baldintza oneko maileguak eskuratzeko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak lagunduko du finantzazioan. Alde batetik, udalek egiten dituzten lanak finantzatuko dituzte: obra proiektuaren kostuaren %90 arte finantza dezakete edo hirigintza obren %75. Bestalde, etxebizitzen jabeek egiten dituzten lanei emango dituzten laguntzak honakoak dira: komunitateak egiten obrak %5etik %10era igoko dituzte; partikularrena, berriz, %35raino eta desgrabatzeko eskubidea (gastu partikularraren %18a) eta mailegu pertsonalak baldintza hobeetan eskuratzeko aukera.
Laguntza horiek jasotzeko Errenteria-Oreretako Olibet auzoan agentziak duen egoitzatik pasatu daiteke edo xsanchez@oarsoaldea.net helbidera bideratu daiteke eskakizuna. Horrez gain, 943 34 41 60 telefono zenbakira dei dezakete interesa dutenek eta Hiri Berriztapenerako Zerbitzuarekin harremanetan jarri daitezke.
Balioa aitortu
Haritz Salaberria alkateak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Lezoko alde zaharrak duen balio historikoa aitortu dio: “Birgaitzea da helburua, gaur egungo funtzionaltasuna mantenduz eta biztanleek dituzten beharrei erantzunez”. Gainera, garai batean bizitza gehien zuen eremua berriro ere hala izatea nahi dutela adierazi du Salaberriak.
BIA deklaratzeak “bultzada berria” emango lioke alde zaharraren birgaitzeari. Gogorarazi du, baina, azkeneko zortzi urtean alde zaharreko kaleak eta txokoak (Markesane, frontoia…) berritu dituztela. Hala ere, BIA eremu izendatzea nagusiki jabe partikularrei zuzenduta dagoela esan du Salaberriak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.