Aiora Perez de San Roman, Bilduren hautagai
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako alkatetzarako hautagaia pasa den ostiralean aurkeztu zuen Bilduk: Aiora Perez de San Roman. Aurkezpenean, Perez de San Romanek Bilduren bidea argi dutela jakinarazi zuen: “Azken urteak gogorrak izan dira oiartzuarrontzat. Batetik, bazterketa politikoagatik. Bestetik, krisi ekonomikoagatik. Horren guztiaren aurrean, Bilduk jarraitu beharreko bidea zein den oso argi du. Hala, hiru izango dira datorren legealdian lehentasunez jorratu beharko ditugun gaiak”. Honakoak izango dira hiru lan ildoak: Ongizate eta justizia sozialean oinarritutako gizarte eredu batera eramango duen kudeaketa ereduari eusten jarraitzea. Auzolanean oinarritzen den herri eredu parte hartzaile eta bizia bultzatzea. Gardentasuna bermatzeko kode etikoa bultzatzea eta lehenestea. Eider Mitxelena zerrenda kideak, bestalde, nabarmendu zuen Bilduren helburua indarrak biltzea dela: “Euskal Herrian zabaltzen ari den eszenatoki politiko, sozial eta instituzional berriaren aurrean, indarrak biltzea erabaki dugu. Izan ere, agorturik dagoen egungo eredua gainditzeko gakoa indar metaketan dagoela uste dugu”.
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako alkatetzarako hautagaia pasa den ostiralean aurkeztu zuen Bilduk: Aiora Perez de San Roman.
Aurkezpenean, Perez de San Romanek Bilduren bidea argi dutela jakinarazi zuen: “Azken urteak gogorrak izan dira oiartzuarrontzat. Batetik, bazterketa politikoagatik. Bestetik, krisi ekonomikoagatik. Horren guztiaren aurrean, Bilduk jarraitu beharreko bidea zein den oso argi du. Hala, hiru izango dira datorren legealdian lehentasunez jorratu beharko ditugun gaiak”.
Honakoak izango dira hiru lan ildoak:
- Ongizate eta justizia sozialean oinarritutako gizarte eredu batera eramango duen kudeaketa ereduari eusten jarraitzea.
- Auzolanean oinarritzen den herri eredu parte hartzaile eta bizia bultzatzea.
- Gardentasuna bermatzeko kode etikoa bultzatzea eta lehenestea.
Eider Mitxelena zerrenda kideak, bestalde, nabarmendu zuen Bilduren helburua indarrak biltzea dela: “Euskal Herrian zabaltzen ari den eszenatoki politiko, sozial eta instituzional berriaren aurrean, indarrak biltzea erabaki dugu. Izan ere, agorturik dagoen egungo eredua gainditzeko gakoa indar metaketan dagoela uste dugu”.