Udal Araudi Organikoa behin betiko onartu du udalbatzak
UAO Udal Araudi Organiko berria behin betiko onartu zuen joan den ostiralean udalbatzak PSE-EE, EAJ, PP eta Hamaikabaten aldeko botoekin. Ezker Batuak abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak, berriz, kontra. Araudia onartu aurretik, azken alderdi horrek aurkeztutako helegiteak aztertu zituen udalbatzak. Bata osoko zuzenketa zen eta araudia bertan behera uzteko eskatzen zuen, txostena gaztelera hutsean aurkeztu zutelako. Agus Cano ezker abertzaleko zinegotziak salatu zuenez “ez dugu euskaraz lantzeko aukerarik izan eta horrek udalak euskararekiko daraman politika agerian utzi du beste behin ere”. Aztertutako bestea, Karlos Murua zinegotzi abertzaleak aurkeztutako boto partikularra izan zen. Muruak, bere taldeak UAO berria ezin zuela babestu aurreratu zuen “araudiak gutxieneko demokratikoak errespetatzen ez dituelako”. Hala, eskubide politiko eta ekonomikoei dagokienean zinegotzien arteko desberdintasuna sortuko duela salatu zuen batetik, eta herritarren parte hartzea “oraindik gehiago murriztuko duela” bestetik. Mozioa ezin eztabaidatu Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek mozioa aurkeztu eta udalbatzarreko gai ordenean txertatzeko eskatu zuten baina Juan Carlos Merino alkateak ez zuen aukerarik eman “gaiaren gaineko txosten teknikoa ez dagoelako oraindik” gaineratu zuen. Horren aurrean, haserre azaldu ziren ezker abertzaleko zinegotziak. Muruak azaldu zuenez “araututa baitago behin udalbatzarreko gai zerrenderakin amaituta, ez ohiko mozioak eztabaidatzeko aukera”. EBko Jose Manuel Ferradasek mozioa eztabaidatzeko aukera emateko eskatu zion [...]
UAO Udal Araudi Organiko berria behin betiko onartu zuen joan den ostiralean udalbatzak PSE-EE, EAJ, PP eta Hamaikabaten aldeko botoekin. Ezker Batuak abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak, berriz, kontra.
Araudia onartu aurretik, azken alderdi horrek aurkeztutako helegiteak aztertu zituen udalbatzak. Bata osoko zuzenketa zen eta araudia bertan behera uzteko eskatzen zuen, txostena gaztelera hutsean aurkeztu zutelako. Agus Cano ezker abertzaleko zinegotziak salatu zuenez “ez dugu euskaraz lantzeko aukerarik izan eta horrek udalak euskararekiko daraman politika agerian utzi du beste behin ere”.
Aztertutako bestea, Karlos Murua zinegotzi abertzaleak aurkeztutako boto partikularra izan zen. Muruak, bere taldeak UAO berria ezin zuela babestu aurreratu zuen “araudiak gutxieneko demokratikoak errespetatzen ez dituelako”. Hala, eskubide politiko eta ekonomikoei dagokienean zinegotzien arteko desberdintasuna sortuko duela salatu zuen batetik, eta herritarren parte hartzea “oraindik gehiago murriztuko duela” bestetik.
Mozioa ezin eztabaidatu
Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek mozioa aurkeztu eta udalbatzarreko gai ordenean txertatzeko eskatu zuten baina Juan Carlos Merino alkateak ez zuen aukerarik eman “gaiaren gaineko txosten teknikoa ez dagoelako oraindik” gaineratu zuen.
Horren aurrean, haserre azaldu ziren ezker abertzaleko zinegotziak. Muruak azaldu zuenez “araututa baitago behin udalbatzarreko gai zerrenderakin amaituta, ez ohiko mozioak eztabaidatzeko aukera”. EBko Jose Manuel Ferradasek mozioa eztabaidatzeko aukera emateko eskatu zion alkateari “lehenago edo beranduago gaia eztabaidatu beharko delako”, baina Merinok ezezkoa mantendu zuen.
Alkateari “jarrera agintzailea” leporatu zion Muruak “alderdi interesen arabera arauak eta udalbatzarraren eskubideak urratzen ari baita”. Desadostasuna erakusteko, osoko bilkura amaitu aurretik eserlekuetatik altxa eta aretotik alde egin zuten ezker abertzaleko zinegotziek.

