Odol erauzketak bihar eta etzi
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez, egunotan Errenteria-Oreretan egongo da aukera odola emateko. Hala, bihar Reina aretoan, eta etzi Beraungo anbulatorioan egin ahal izango da ekarpena. Bi egunetan ordutegia bera izango da: 18:30etik ...
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez, egunotan Errenteria-Oreretan egongo da aukera odola emateko. Hala, bihar Reina aretoan, eta etzi Beraungo anbulatorioan egin ahal izango da ekarpena. Bi egunetan ordutegia bera izango da: 18:30etik 20:30era.
Herritar orori egin diote deialdi parte hartzeko, “boluntariorik gabe ezingo ziren operazioak egin”.

