Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lexoti gogoan, gaztetatik bertsotan

29. Lexoti Saria ospatu zuten pasa den apirilaren 14an Haurtzaro Ikastolan. Azken urteetako edizioetan bezala, aurtengoan ere bi atal izan zituen jaialdiak. Bertsoaren bi bertsioak, bi aurpegiak ikusteko eta entzuteko aukera izan zuten ikastolako ikasleek, bertako areto nagusian: bertso idatzien atala eta bat-batekoena. Bertso paperetan, Lexoti Sariko irabazleek beren bertsoak kantatu zituzten mikrofono aurrean. Lehen Hezkuntzako 6. mailako irabazlea June Ibarguen izan zen.  Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako txapelduna, berriz, Mattin Kazabon. Eta DBH 2ko garailea, Jon Otegi. Aspaldiko notiziarik onena jaso duzu zen Ibarguenen gaia. Eta bertsoak, Realeko Griezman jokalari gazteari buruz idatzi zituen. Mattin Kazabonek bi bertso idazteko gaia hau izan zuen: Bihar egun handia da. Jon Otegiren gaia hauxe zen: Bart arratseko ametsa oso polita izan da. Saio berean, esan bezala, bat-bateko bertsoak entzuteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Bertsoaldian bederatzi bertsolari aritu ziren kantuan: Jon Otegi, Beñat Oiarbide, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo, Gotzon Retegi, Markel Galdos, Jokin Irastortza, Beñat Ibargoien eta Ibai Telleria. Eta aurtengo ikastolako bertso saioan, nola ez, Xabier Leterentzat gorde zuten tarterik gozoena eta hunkigarriena. Oiartzuar poeta eta kantari maitatuaren bertsoak kantatu zituzten: Gizon arruntaren koplak. Aurkezle eta gai jartzaile lanetan Karmele Mitxelena aritu zen, Haurtzaro Bertso Eskolako irakaslea. Haurtzaro Ikastolako [...]

admin
Bidasoa
2011/05/02

29. Lexoti Saria ospatu zuten pasa den apirilaren 14an Haurtzaro Ikastolan. Azken urteetako edizioetan bezala, aurtengoan ere bi atal izan zituen jaialdiak. Bertsoaren bi bertsioak, bi aurpegiak ikusteko eta entzuteko aukera izan zuten ikastolako ikasleek, bertako areto nagusian: bertso idatzien atala eta bat-batekoena.

Bertso paperetan, Lexoti Sariko irabazleek beren bertsoak kantatu zituzten mikrofono aurrean. Lehen Hezkuntzako 6. mailako irabazlea June Ibarguen izan zen.  Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako txapelduna, berriz, Mattin Kazabon. Eta DBH 2ko garailea, Jon Otegi.

Aspaldiko notiziarik onena jaso duzu zen Ibarguenen gaia. Eta bertsoak, Realeko Griezman jokalari gazteari buruz idatzi zituen.

Mattin Kazabonek bi bertso idazteko gaia hau izan zuen: Bihar egun handia da.

Jon Otegiren gaia hauxe zen: Bart arratseko ametsa oso polita izan da.

Saio berean, esan bezala, bat-bateko bertsoak entzuteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Bertsoaldian bederatzi bertsolari aritu ziren kantuan: Jon Otegi, Beñat Oiarbide, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo, Gotzon Retegi, Markel Galdos, Jokin Irastortza, Beñat Ibargoien eta Ibai Telleria.

Eta aurtengo ikastolako bertso saioan, nola ez, Xabier Leterentzat gorde zuten tarterik gozoena eta hunkigarriena. Oiartzuar poeta eta kantari maitatuaren bertsoak kantatu zituzten: Gizon arruntaren koplak.

Aurkezle eta gai jartzaile lanetan Karmele Mitxelena aritu zen, Haurtzaro Bertso Eskolako irakaslea.

Haurtzaro Ikastolako ikasleak hain gaztetan bertsotan aritzeko gauza izatea, “ez da kasualitate hutsa”, Ikastolatik nabarmendu dutenez: “Eskola orduetako lanaren eta Bertso Eskolaren ekimenaren ondorio, baizik”. Bertsogintza era horretan lantzea, “ez da modu aldrebesena”, egungo ahozko adierazpen eskasa indartzeko. Datorren urtean, 30. saria.

Xabier Lete omendu zuten 29. Lexoti Sarien emanaldian

Xabier Lete omendu zuten 29. Lexoti Sarien emanaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.