Jokin Larretak gerriko beltza seigarren Dana lortu du
Pasa den apirilaren 10ean Karateko Espainiako Federazioak Karateko-doko azterketa egin zuen Gasteizen, eta Errenteriako Ken Gym gimnasioko lau ikaslek parte hartu zuten. Gehienak lehenengo eta bigarren Danetarako aurkeztu ziren, baina lau horietako bat...
Pasa den apirilaren 10ean Karateko Espainiako Federazioak Karateko-doko azterketa egin zuen Gasteizen, eta Errenteriako Ken Gym gimnasioko lau ikaslek parte hartu zuten. Gehienak lehenengo eta bigarren Danetarako aurkeztu ziren, baina lau horietako batek, Jokin Larreta Shihak (maisua), gerriko beltzeko seigarren Dana (maila mota bat) lortu du.
Larreta da Gipuzkoan maila handiena daukan bigarren Shihana, eta Espainiako Karate Federazioak aitortua. Horrez gain, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Karate Federazioan afiliatuta dago. Horri esker, bere ikasleek gerrikoetan progresioa eduki dezakete, eta baita Eusko Jaurlaritzak emandako titulazio profesionalak (Begirale I. maila eta Entrenatzaile III maila) lortu ere.
40 urte daramatza Karatea egiten Larretak, eta Karatea erakusten, berriz, 30 urte.

